2009an atxilotu zituzten gazteek epaitegi aretoa utzi dute gaur goizean – baita Gaizka Likona eta Zurine Gojenola lekeitiarrek ere–, epaileen onespenarekin. Hain zuzen, eurak torturatu zituzten guardia zibilek deklaratuko zutela eta, horiei hitza ematea onartezina delako atera dira gazteak salatik.
Auziko
epaileek eurek onartu egin dute gazteak polizien deklarazioan presente ez egotea. Gazteen ustez, “horrek erakusten du auzitegiak badakiela gutako 30 torturatu gintuztela”. Hala, epaitegiak torturatu egin gintuztela jakin badaki, ikerketa polizialak eta ondorengo instrukzioak giza eskubideekin bat egiten ez dutela ere badakiela diote gazteek, “eta instrukzio guztia bertan behera utzi beharko luke berehala”.