Artibai Mendigoizale Taldeak antolatu zuen
gaztetxoentzako orientazio ibilaldia. Irteeran
mapak banatu zitzaizkien denei: kontrolak non zeuden markatuta eta ibilbide posible batekin. Helburua,
ahalik eta kontrol gehien topatzea zen. Horrela, parte hartzaileek ibilbide desberdinak zeuzkaten esku artean, eta bidean elkar topatzen joaten ziren.
Antoltzaileen esanetan,
“egun zoragarria” izan zen domekakoa. “Eguraldi itzela egin zuen, eta
jendea oso gustora ibili zen”, esan dute.
100 lagunek parte hartu zuten ibilaldian, eta
ordu bi inguru egin zituzten buelta ematen. “
Antolatzaileok ere pozik geratu ginen jendeak emandako erantzunarengatik”, gaineratu dute.
Pista bat Parapeto gainean zegoen, eta antolatzaileek kuriositate moduan nabarmendu dute, guraso gehienen komentarioa izan zela urte piloa pasatu dituztela hara gora igo barik.
Ibilaldiaren
amaieran luntx txiki bat egon zen parte hartzaile guztientzako.