Mutrikuko Turismo Bulegoan eman behar da izena. Azaroaren 2an egingo da merkatu txiki berezia, eta Gaba Beltzaren harira,
Lapiko beltza izenburupean antolatu dute lehiaketa
Txoko Eder eta Mubae elkarteek Mutrikuko Udalaren eta Geoparkearen bitartez.
Babarrun lehiaketa
10:00etan hasiko da, Beheko Plazan, gehienez hamar talderekin. Talde bakoitzarentzat kilo erdi babarrun, hirugiharra, olioa, gatza eta sua ipiniko dituzte antolatzaileek. Gainerako osagaiak –bakoitzak aukeratzen dituenak– zein lapikoa eta gainerako tresnak talde bakoitzaren kontura geratuko dira.
Babarrun lehiaketan gehienez hamar taldek parte hartu ahal iznago dute, eta talde bakoitzean ezingo dira bi lagun baino gehiago aritu.
Sariei dagokienez, hiru egongo dira jokoan: 250 eurokoa izango da lehen saria, 150 eurokoa bigarrena eta 75 eurokoa hirugarrena.