Ohi bezala, sari banaketa Mutrikuko Santo Tomas azokan egingo da.
Parte hartzaileek
abenduaren 2a baino lehenago bidali beharko dituzte bertsopaperak, Mutrikuko Bertso Eskolaren lokalera –Luardo Etxea, Barrenkalea, z/g, 20830 Mutriku, Gipuzkoa–
Bi maila izango ditu sariketak: batetik 16 urtera arteko gazteena. Gutxienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte; bestetik, 17 urtetik aurrerakoena, helduena. gutxienez sei bertso dira osatu beharko dituztenak.
Lehiaketaren oinarrietan agertzen den bezala, bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko, eta epaimahaiak hala iritziz gero, sariren bat eman gabe utzi ahal izango da.
Bestalde, bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango dira, eta lanak ezizen batekin sinatuta aurkeztuko dira. Bertsoekin batera, ezizena agerian duen gutunazalaren barruan bidaliko dira egilearen izenordea, izena, helbidea, adina eta telefonoa.
Doinua zehaztea komeni
Bertso bakoitzari bere ordena zenbakia jarriko zaio. Eta bertso sorta bakoitzaren doinua ere zehaztea komeni da.
Lanak posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidali beharko ditu doc (word) edo odt (writer) formatuan. Artxibo batean bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditu, eta bestean bere datu pertsonalak: ezizena, izena, helbidea, adina eta telefonoa. Helbidea ondorengoa da:
mutrikube@gmail.com.
SARIAK
Gazteen maila
1. saria. Txapela, 60 euro eta oparia.
Mutrikuar onenaren 1. saria. 30 euro eta oparia.
Mutrikuar onenaren 2. saria. Oparia.
Helduen maila
1. saria. Txapela eta 300 euro.
2. saria. 150 euro.
Mutrikuar onenaren saria. Bi lagunentzako afaria San Juan jatetxean.