Gorenak, martitzenean
Auzitegi Gorenak astelehenean hartuko du erabaki bat Parot doktrinaren inguruan. Bost helegitea dituzte hor mahai gainean. Osoko bilkuran hartu dute erabakia Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko hamazazpi epaileek. 09:40an hasi dute bilkura.
Estrasburgoko auzitegiak Parot doktrinaren kontra emandako epaiaren aurrean
Gorenak zein jarrera hartu erabaki arte, doktrina hori ezarria duten presoen eskaerak ez aztertzeko eskatu zuen Zigor Aretoko presidente Fernando
Grande Marlaska epaileak. Ez dute aintzat hartu, ordea, boto baten aldearekin.
Zigor Aretoko presidente Fernando Grande Marlaska epailea Gorenak zein jarrera hartu zain egon da; bozketan Marlaska bera izan da azkena bozkatzen eta berdinketa apurtu du
Gainera, Fiskaltzak asteazkenean 11 presoren inguruan bidali zizkion txostenak ere ez ditu kontutan hartu Auzitegi Nazionalak. Horietan preso horiek aske ez uzteko eskatu zuen Fiskaltzak, baina horien artean zen Troitiño, eta ez dio jaramonik egin.
Del Rioren kalte-ordaina ere, aztergai
Horrez gain,
Zigor Aretoak aztergai du Ines del Riori kalte-ordaina ez ematearen kontra preso ohiak aurkeztutako helegitea. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi zuen Espainiak 30.000 euro ordaindu behar zizkiola Del Riori, 2008az geroztik espetxean izateagatik.
Espainiako Justizia ministro Alberto Ruiz Gallardonek, ordea, zehaztu zuen ez ziotela diru hori emango Del Riori, argudiatuta preso ohiak zorrak zituela Espainiarekiko —Del Riok eragindako biktimei pagatu beharreko kalte-ordainak Espainiak bere gain hartu zituela eta—, eta zor hori kitatzeko erabiliko zutela diru hori.