Euskal Herriko biztanlegoaren %2ak Nahaste Obsesibo Konpultsiboa jasaten du. Nahaste honen ezaugarririk nabarmenenak,
obsesioak (estutasuna sortzen duten ideia, pentsamendu edo irudi iraunkor kenezinak, burutik uxatu ezin direnak)
eta konpultsioak (obsesioak ezeztatzeko edo indargabetzeko egiten diren portaerak ) edukitzea da. Datu horiek eman ditu
Juan Carlos Irurzun, Gipuzkoako Osasun Mental Sareko zuzendariak, Lekeition burutzen ari diren
Euskadi eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen XII. Bileran.
Konferentzian parte hartu du baita
Yoane Rodriguezek
Donostiako unibertsitate- ospitaleko psikiatrak. “Psikiatriako gaixotasunik ahaztuenetakoa denak estutasun eta depresio handiak eragiten ditu eta eguneroko bizitza mugatzen die gaixoei”.
Bileran jakitera eman dutenez, sarritan ikusten diren
konpultsioak hauexek dira:
eskuak garbitzea, atea itxi aurretik behin eta berriz begiratu nola dagoen etxea, egiaztatu gas-giltzak, leihoak, etxetresna elektrikoak…, ezertarako balio ez duten gauzak metatzea edo etengabe aitaren egitea. “Kutsadurarekin arduratuta bizi denari izua eragiten dio edozerk kutsatzeak eta behin eta berriz garbitzen ditu eskuak. Jendea agurtzerakoan eskua emateari eta bestelako edozein kontaktu fisikori uko egiten dio” azaldu dute adituek.
Zer edo zer ondo edo txarto egin dugula zihurtatzea ez da txarra. Arazoa etortzen da pertsona horrek ekimen horiek behin ete berriro errepikatzen dituenean.
Zer ez da garrantzitsuena, zenbat bidar baino“, azpimarratu dute.