Euskal Kostaldeko Geoparkeak Flysch & Karst pintxo lehiaketa antolatu du
Egitasmoak helburu nagusi bat du, Geoparkearen irudia zabaltzeko eta ikuspena emateko sustapen elementu berriak edukitzea, herritarrei zein kanpoko bisitariei begira. Baina lehiaketak beste helburu batzuk ere baditu, hala nola, baserritarren eta ostalarien arteko elkarlana bultzatzea, bertako produktu freskoak kalitatezko sukaldaritzarekin batzea eta hiru herrietako ostalaritza-sektorea dinamizatzea. Egitasmoa Geogourmet proiektuaren baitan dago, Geoparkeko nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzea helburu.
Bi egunez, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean -larunbata eta igandea-, herritarrek pintxoak dastatu eta gustukoen duten pintxoen aldeko botoa eman ahal izango dute, horretarako establezimendu bakoitzean ipiniko diren kutxen bitartez. Botoa ematen duten herritar guztien artean, sari bat zozkatuko du Geoparkeak: bi lagunentzako bisita gidatua eta GeoGourmet otar bat.
Sari banaketa, abenduan Azkenik, abenduaren 3an, epaimahaiak pintxo irabazleak aukeratuko ditu, kategoria bakoitzeko bana, eta sariak banatuko dira: 300 euro eta diploma. Epaimahaiak kontuan hartuko dituen irizpideak hurrengoak dira: aurkezpena, produktuen trazabilitatea, bideragarritasuna, zaporea eta orijinaltasuna. Azken erabakia hartzeko orduan, herritarren botoak aintzat hartuko ditu epaimahaiak. Ondoren, bi pintxo irabazleak establezimendu parte-hartzaile guztietan eskainiko dira.