Barikuan hasi eta abenduaren 1era arte luzatuko da antzerki jardunaldia. Goizeko Izarra eta Akelarre antzerki taldeak azken entseguetan ari dira egunotan, herritarrei antzerkiaz gozatzeko aukera eskaini asmoz.
Goizeko Izarrako hamasei partaide ariko dira antzezten; atzean, baina, makilatzen, arropak prestatzen, argiteria eta soinua prestatzen…, lagun gehiago izango dira, 20-21 bat. Egindako lana plazaratzeko gogoz daudela esan du Arantza Ugarte taldeko kideak. Aldaketa baten berri ere eman du:
barikuan egitekoa den kafe antzerkia hiru tabernatan beharrean bitan egingo da: Txalapartan eta Zubiaramen. Helduen taldeak
kritika soziala, adinen arteko talka eta ezezagunen arteko erlazioak landuko dituzte, besteak beste, lanez lan.
Marisa Martinezen Akelarre taldeak 9 urtetik 17 urte bitarteko 70 ume igoko ditu agertokira. Zuzendariak aitortu duenez, aste “bizi-bizia” izango da datorrena.
Antzezleek ondo pasatzeko eta ikusleei ondo pasa eragiteko lanak idatzi ditu Martinezek, mugimendu handikoak eta koloretsuak. Azken finean, hori da antzerkia erakutsita bilatzen duena: taldean lan eginda, ondo pasatzea. “Antzerkia ahozkatzen ikasteko da, hobeto irakurtzen ikasteko, taldean lan egiten ikasteko”, esan du. Datozen egunetan, ikasitakoa erakutsi ahalko dute aktore gazteek. “Urduri eta ondo egiteko gogoz daude”.
EGITARUA
Azaroak 22, barikua
10:00. Ikastetxeentzako emanaldia Zabiel Kultur Etxean. Antolatzailea: Akelarre antzerki taldea.
23:00. Kafe antzerkia, Txalaparta eta Zubiaran tabernetan.
Hitz eginaz konpondu. Senar-emazteak eta alabaren arteko gorabeherak kontatzen dira.
Sekretuak bistan. Amona eta ilobaren arteko elkarrizketa da. Amonari zalantzak sortzen zaizkio bere burua lekuz kanpo ikusten duenean, eta ilobaren eta bien artean konponbidea bilatuko diote. Antolatzailea: Goizeko Izarra Antzerki taldea.
Azaroak 23, zapatua
18:00. Akelarre, Zabielen. Lau antzezlan:
Aukezpena;
Eta zuk, zer duzu?; Futbola San Apapucio herrira iritsi da; Museoan lapurketa. 9-14 urte arteko gazteek hartuko dute parte.
Azaroak 24, domeka
19:00. Zabiel Kultur Etxean.
Izan bedi emakumea. Koldarrak antzerki taldea. Koldo Camposek idatzitako antzezlana da “
Hagase la mujer, urteetan hainbat konpainiek antzeztu dute Hego Amerikan. Orain, Koldo Campos berak zuzenduta, Jose Luis Otamendik euskaratutako lana egongo da ikusgai. Paradisuan finkatutako fikziozko komedia da. Ekintza bakarrean, paradisuko etxeko lan eta gizonaren ugalketaz arduratuko den gizakia sortzeko asmoan, jangoikoaren eta gizonaren artean sortuko diren arazoak kontatzen ditu. Arazoak handitzen joango dira, batik bat, kontratatutako emakumeak aitortzen duenean bera ez dela espero zuten “emakumea”. Sarrera: doan.
Azaroak 29, barikua
22:00. Zabielen. Akelarre antzerki taldearen
Artista famili bat eta
Krisian gaude!!. 15-17 urteko gazteak izango dira aktoreak.
Azaroak 30
18:00. Zabielen,
Oihan koloretsua. Umeentzako ikuskizuna.Bi lagun itsaso zabalean zehar doaz, oihal ontzi baten laguntzaz. Herrialde alai, bero eta koloretsu batean geldialdi bat egitea bururatu zaie, bertakoen bizi moduak ezagutzeko eta bizitzeko irrikitan. Jantzi koloretsu, musika alai, fruta eta jakiak, denetik ezagutuko dute.
Abenduak 1, domeka
19:00. Zabielen, Goizeko Izarra taldearen
11 Galdera. Telebistarako grabatu nahi den lehiaketa bat da, eta publikoak parte hartuko du erantzunaren arabera txaloak joaz edo…. Programaren lehen atsedenaldian,
Hitz eginaz konpondu antzerki laburra egingo dute: senar-emazteak eta alabaren arteko gorabeherak kontatzen dira. bigarren atsedenaldian,
Kalian gora: Mutriku bisitatzera etorri diren erretiratuei gidari batek ematen die herriko etxe eta pertsonaiei buruzko informazioa.