Euriari eta bideko basari aurre eginda,
560 mendizalek hartu zuten parte atzo,
Ziortza-Bolibar inguruetan egin zen
VII. Mendi Martxan. Gosaria hartuta, 08:00etan ekin zioten martxari ibilbide luzekoek, motzekoak, berriz, 10:30etan abiatu ziren mendian gora. Eguraldi txarraren beldur barik ibili ziren partaideak, eta euren mendizaletasuna gogoz txalotu dute ekimena antolatu duten
Aranbaltz elkarteko kideek. “Haur, gazte eta helduen artean kirola eta mendia sustraituta dauden seinale da”, esan dute.
Desanexioaren 9. urteurrena ospatzeko, mendi martxa ostean,
herri bazkaria ere egin zen, eta
160 lagun batu ziren antolatzaileek bazkarirako jarritako karpan.
Indaba jana eduki zuten bazkaltzeko “bertan egindako odolosteekin”.
Balorazio positiboa
Aranbaltz elkartekoak pozik daude mandi martxak izandako erantzunagaz, baina ekimena hobetu eta okerrak zuzentzeko asmoz, bai eta jendearen iritzi eta ekarpenak jasotzeko asmoz, email bi jarri dituzte eskura:
aranbaltz.ke@hotmail.com eta
ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com.
“Antolakuntzatik
eskerrak eman nahi dizkiegu
mendi martxan parte hartu duten guztiei eta era batera edo bestera, mendi martxa burutu ahal izateko
laguntza eman duten guztiei“, azpimarratu dute antolatzaileek.