MiEmakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta, horren harira, bortxakeria mota horren aurkako protestak egingo dituzte erakundeek, elkarteek eta norbanakoek herriz herri. Elkarretaratzeez gain, baina, izango da bestelakorik ere, asko dira-eta egunotarako antolatutako jarduerak.

Asteburuan ere egon dira ekimenak.
Munitibarren eta
Markina-Xemeinen, adibidez, bideo emanaldia eta tertulia eduki dituzte asteburuan. Munitibarren gazte asanbladak antolatu zuen ekimena, eta gaztetxean elkartu ziren herritarrak gaiaren inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko; Markina-Xemeinen, ostera, udaleko parekidetasun batzordea izan zen antolatzailea, eta Uhagon kulturgunean elkartu ziren.
Oraindik badago ekimenetan parte hartzeko aukera, ordea.
Lekeition, adibidez, herriko puntu beltzen berrikuspena egiteko ibilbide bat antolatu dute azaroaren 28rako. Berorren bidez, 2008. urtean egindako «hiri debekatuaren mapa berrikusi» nahi dute, «puntu ez seguruak identifikatzeko eta behar diren hobekuntzak proposatzeko». Azaldu dutenez, «arrazoi ezberdinengatik beldurra eragiten duten guneak identifikatu» nahi dituzte, «guztion parte hartzearekin».
Ondarroan, bestetik, autodefentsa ikastaroa antolatu dute datozen asteetan. Bestetik, aldarrikapena bertso saio musikatu itxuran helduko da azaroaren 28an. Ez da kasualitatea izeneko saioan, Onintza Enbeitia, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Ixaak Arruti eta Mantxi izango dira musikariak, eta Amaia Agirre gai jartzailea.

Bestalde, dagoeneko
zenbait udalek onartu dituzte emakumeen aurkako indakeriaren kontrako adierazpen instituzionalak, eta gainontzekoek hurrengo osoko bilkuretan aztertuko dituzte mozioak. Horrez gain, udal eta erakunde asko
puntu morea eskuratzeko aukera ematen ari dira egunotan, herritarrek euren leihoetan, balkoietan, lantegietan, erakusleihoetan… jar ditzaten, biolentzia matxistaren amaiera gizarte osoaren nahia dela adierazteko.
Egitaraua, herriz herri
Aulesti
Azaroaren 25ean.
– 20:0oetan, plazan, Zemendia emakume taldeak antolatuta, elkarretaratzea egingo da. Udalak bat egingo du ekitaldiagaz.
-Adierazpen instituzioana egin du udalak.
Berriatua
Azaroaren 25ean.
-19:30ean, elkarretaratzea, udaletxearen aurrean.
Etxebarria
-Adierazpen instituzionala.
Lekeitio
Azaroaren 23an.
Nagore film dokumentalaren proiekzioa, Kultur Etxean. Ondoren, zineforuma dinamizatuko du Potxuak Martxan taldeak.
Azaroaren 25ean.
– 19:00-etan, Eskolapean, Potxuak Martxan emakume taldeak deituta, elkarretaratzea, Emakumeenganako indarkeriari ez lemapean. Udalak parte hartzeko deia egin du.
Azaroaren 28an.
– 19:00etan, Lekeitioko puntu beltzen berrikuspena egiteko ibilbidea, udaletxe aurretik.
Markina-Xemein
Gaurtik abenduaren 8ra arte. Eskualdeko zazpi emakumeren lanen erakusketa, Uhagonen.
Azaroaren 24an.
– 19:00etan, Uhagonen, MARTXAN. Indarkeria matxisten aurrean feministak martxan dokumentala. Ondoren, solasaldia.
Azaroaren 25ean.
– 19:00etan, elkarretaratzea, Goiko Portalean.
– Puntu moreak banatuko dira herriko dendetan.
Munitibar
Azaroaren 24an.
– 17:30ean gaztetxean,
No estas sola, Sara bideo emanaldia. Ostean, tertulia.
-Adierazpen instituzionala egin du udalak.
Mutriku
Azaroaren 24an, 25ean eta 26an. Puntu morea eta
Emakumeenganako indarkeriarik ez pankarta, udaletxean.
Azaroaren 25ean.
-19:00etan, Goiko plazan, elizako eskaileretan, elkarretaratzea.
Azaroak 28. Osoko bilkuran Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna mozioa aurkeztuko dute, onarpenerako.
Ondarroa
Azaroaren 25ean.
– 19:00etan, Alamedan, elkarretaratzea: Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez lelopean.
Azaroaren 28an.
– 18:00etan hasita,
Ez da kasualitatea bertso saio musikatua, Etxelila emakumeen topalekuan. Alaia Martin, Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita bertsolariak, Ixaak Arruti eta Iñigo Manzisidor Mantxi saxo-jolea eta Ixaak Arruti gitarra-jolea, Amaia Agirre gai jartzailearen agindupean.
Azaro bukaeran. Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan, autodefentsa ikastaroa. Matrikulazioa zabalik dago.