Akelarre taldea. Argazkilaria: Josebe Mendizabal
Antzerkitan busti dira mutrikuarrak aste amaieran. Goizeko Izarra eta Akelarre antzerki taldeak hartu dituzte taula gaineak, eta bateko zein besteko, saio jendetsuak bezain onak eskaini dituzte.
Barikuan, Txalapartan lehenengo eta Zubiaramen gero antzeztu zuten helduen taldekoek.
Ikusleek ez zuten hutsik egin, batez ere Zubiaram tabernan. “Bereziki gustatzen zaigun agertokia da Zubiaramekoa”, aitortu du Arantza Ugarte Goizeko Izarrako kideak. “Gazteek arretaz entzuten dute, eta gozamen bat da hori ikustea”.
Akelarre taldea. Argazkilaria: Josebe Mendizabal
Zapatuan, Zabiel etxeko azken solairua txiki geratu zen. Marisa Martinezek zuzendutako aktore gazteek ondo pasatu zuten, eta ikus-entzuleek ere berdin, ondo baino hobeto.
Beste behin ere, izugarria izan da Akelarre taldeko zuzendariak egindako lana: makilajea dela, orrazkerak direla, jantziak direla… Azken xehetasunera arte zaindu zuen, eta
aktoreen gurasoek “eskerrik asko” handi bat eman nahi izan diote, “egiten duen guztiagatik”.
Akelarre taldea. Argazkilaria: Josebe Mendizabal
Atzo Koldarrak antzerki taldearen emanaldia egon zen ikusgai Zabielen. Koldo Camposek idatzitako antzezlanak ikusmina sortu zuen, eta asko izan ziren kultur etxean batu ziren ikusleak.
Argazki galeria
Azaroak 29, barikua
22:00. Zabielen. Akelarre antzerki taldearen
Artista famili bat eta
Krisian gaude!!. 15-17 urteko gazteak izango dira aktoreak.
Azaroak 30
18:00. Zabielen,
Oihan koloretsua. Umeentzako ikuskizuna.Bi lagun itsaso zabalean zehar doaz, oihal ontzi baten laguntzaz. Herrialde alai, bero eta koloretsu batean geldialdi bat egitea bururatu zaie, bertakoen bizi moduak ezagutzeko eta bizitzeko irrikitan. Jantzi koloretsu, musika alai, fruta eta jakiak, denetik ezagutuko dute.
Abenduak 1, domeka
19:00. Zabielen, Goizeko Izarra taldearen
11 Galdera. Telebistarako grabatu nahi den lehiaketa bat da, eta publikoak parte hartuko du erantzunaren arabera txaloak joaz edo…. Programaren lehen atsedenaldian,
Hitz eginaz konpondu antzerki laburra egingo dute: senar-emazteak eta alabaren arteko gorabeherak kontatzen dira. bigarren atsedenaldian,
Kalian gora: Mutriku bisitatzera etorri diren erretiratuei gidari batek ematen die herriko etxe eta pertsonaiei buruzko informazioa.