Erleak, eztia egiten
Etenik bariko euriari aurre eginda, nahikoa bisitari eduki zituen atzo goizean azokak. Ondarroako Udal turismo bulegoko arduradunak “pozik” daude jendearen zein saltzaileen parte hartzeagaz. Mugimendua egon zen azokan. Salmentak, baina, ez ziren izan hain onak. “Nahikoa gutxi ari gara saltzen”, zioen 13:00ak aldera kaktus ekoizle batek, egoera hori azokaz azoka errepikatzen dela nabarmenduz.
Loreekin orrazkerak egiten
Lore eta landare azokak, tailerrak ere izan zituen aukeran:
gaztetxoek ez zuten galdu nahi izan xaboi eta lore lehor tailerrik. Eta zelan ez, etortzen diren guztietan gertatu legez,
Mysterieus couffures-ek ikusmin handia piztu zuen loreekin egindako orrazkerekin.