‘Bizipoza’-ren aurkezpena, barikuan
Abesti eta dantza alaiz bete dute frontoia Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Oraingoan, gainera , «lagun» berezi bat ekarri dute eurekin. Eta ezusteko bat baino gehiago ere bai.
Bizipoza ikuskizunean elkartasunaren gaia lantzen dute, eta horretarako, Txernobyletik datorren laguna jaso nahi dute aireportuan. Euren furgoneta Panpoxa ez dabil eta garaiz iritsiko ez oten diren beldur dira. Azkenean, arazoak atzean utziko dituzte jasoko duten laguntzari esker.
Ume zein nagusiek ondo baino hobeto pasatu zuten barikuan.