Maiatzaren lehenean Markina-Xemeinen egindako manifestazioa
Enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan, lan harreman eredu barri baten alde lemapean egingo du sindikatuak mobilizazio eguna, eta protestak iragarri ditu. Batetik, metalgintzako enpresetako langileei pegatak itsatsita behar egiteko deia egin die, eta baita lantegien aurrean protestak egiteko ere. Bestetik,
elkarretaratzeak egingo ditu
Markina-Xemeinen (12:00etan, Arkupean),
Ondarroan (19:30ean, Alaiko eskaileretan) eta
Lekeition (20:00etan, Eskolapean).
LABen arabera, “langabezia eta herritarren pobretze progresiboa gure herriko arazorik larriena da”, eta, dioenez, “langabezia eta pobrezia ez dira krisiaren emaitza naturala, ezartzen diren politiken emaitza zuzena baino”. Sindikatuak iritzi dio patronalaren esku uzten diren lan harreman ereduak langabeziari, pobreziari eta prekarietate laboral zein sozialari ateak irekitzen dizkiela. Hori dela eta, “lan harreman eredu horrek langile moduan eta herri moduan porrotera” garamatzatela deritzo. “Gure herriko ekonomia ez da inoiz berpiztuko lan harreman eredu prekarioan oinarrituta eta negoziazio kolektiboari uko eginez”.
Langabezia eta pobrezia ez dira krisiaren emaitza naturala, ezartzen diren politiken emaitza zuzena baino”
Egoera irauli behar dela uste du sindikatuak, negoziazio kolektiboari irtenbide bat eman ezean “egoera guztiz larrituko” delako. Langabeziari eta pobreziari aurre egitea posible dela iritzi dio LABek, eta horretarako bitartekoak mobilizazioa, borroka eta elkartasuna direla nabarmendu du.