Kofradia Zaharrean egingo da aurkezpen ekitaldia, 19:00etan, «euskal ekonomia eta bertoko baliabideak euskal herritarron zerbitzura jartzekobizi baldintza duinak eskuratzeko» helburuagaz.
Deitzaileek esan dutenez, krisiaren jatorrian dauden politikak krisitik ateratzeko aplikatzeak ondorio gogorrak dakartza: langabeziaren gorakada ikaragarria, gizarte bazterketa, pobrezia, zerbitzu publikoen unibertsaltasunaren galera, lan baldintzen kaxkartzea eta patronalari erabateko boterea ematea lan harremanak bere komenientziaren arabera antolatzeko. «Bitartean,
esku gutxi batzutan ari da pilatzen aberastasun guztia».
Euskal Herriko herrietan izango diren eztabaidetatik lortutako akordio eta adostasunekin osatuko da eskubide sozialen karta, «botere ekonomikoak gehiengo sozialaren kontra zuzentzen duen eraso guztiei aurre egiteko». Horrenbestez, gizarte karta hori tresna bihurtu nahi da, herritarrek exijitzen duten alternatibaren inguruan indarrak bildu eta Euskal Herriko borroka ahalmena bateratzeko, «benetako aldaketa sozial eta politikoa lortu arte».