Aulestiko Udalak 2014ko aurrekontu parte hartzaileak egin nahi izan ditu eta herritarrek esateko asko eduki dute prozesu horretan. Horrela, parte hartzean oinarritu den prozesu horren asken fasean, herritarrek 2014an inbertsioetan gastatzeko dagoen diru partida zertan gastatu erabaki dute. Alegia,
inbertsioak egiteko dauden 142.880 euroak zertara bideratu erabaki dute.
Diru kopuru hori sarreren eta irteeren artean dagoen ezberdintasuna da. Besteak beste, herriko ondare naturala eta kulturala jasotzen dituen liburu bat argitaratzea erabaki dute herritarrek, herrian dauden bideak hobetzeko eskatzeaz gain. Egiteko horiek betetzeaz gain, diru partida hori, haurreskola handitzeko, auzoetan ur harguneak ipintzeko eta mendi ibilbideak garbitu eta seinalizatzeko (herritarrek natur ondarea ezagutu ahal izateko eta natur turismoa bultzatzeko) erabili ahal dela ere esan dute. “Mediku kontsulta egokitu, autokonposta bultzatu eta eskolan eta haurreskolan biomasazko galdarak ere ipiniko dira”.
Besteak beste, inbertsioetara bideratutako diru pardita eskolan biomasazko galdarak jartzen, mediku kontsulta egokitzen, haurreskola handitzen, auzo konposta bultzatzen, bideak hobetzen eta herriko ondare natural eta kulturalari buruzko liburua argitaratzen erabiliko dute aulestiarrek
Herritarrek azken erabakiak hartu aurretik, udal premiei buruzko eta inbertsioen xehetasunen inguruko dokumentazioa jaso zuten, azken bilera egin baino hamabost egun lehenago.
Guztira, 2014an, Aulestiko Udalak milioi bat euroko aurrekontua edukiko du. Kopuru borobil horretatik, 344.800 euro zertarako erabili erabaki ahal izan dute herritarrek.
EH Bilduko udal ordezkariek herritarrek erabakitakoa osoko bilkuran onartzeko konpromisoa hartu dutela jakin eragin du EH Bilduk. “Herritarren nahiak betetzeko konpromiso argia hartu dugu. Aurrekontu proposamenak idazkari eta kontuhartzailaren esku utziko ditugu, forma legala eman diezaioten. Baina osoko bilkuran herritarren nahia errespetatuko dugu”.
EH Bilduko udal ordezkariek herritarrek erabakitakoa osoko biluran onartzeko konpromisoa hartu dute
Kultura, kirola, euskara eta herritarren eskubideen defentsan lan geiten duten taldeetara 91.500 euroko partida mantentzean alde ere agertu dira herritarrak.
Aurrekontuak osatzeko prozesu parte hartzailea azaroaren 30ean hasi zen. Hasiera informazio batzar irekia egin zuen udalak. Horretan, Aulestio Udalak dituen sarrerak zeintzuk diren zehaztu zizkieten herritarrei. Bide beretik, dauden gastuak zeintzuk diren ere jakin eragin zieten. “Udalak dituen kredituak eta zama finantzieroa ere azaldu genien, bai eta azken urteetan edukitako bilakaera ere”.