Eusko Jaurlaritzak ematen dituen BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu du
Etxebarriko Eika kooperatibak. Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak banatu zituen ziurtagiriak, atzo, Bilboko EITBko egoitzan egin zen ekitaldian. Danetara 36 erakundek jaso dute ziurtagiria; horietatik 9k goi-mailako urrezko BIKAIN egiaztatu dute, euren artean dago Etxebarriko Eika kooperatiba.
Bikain Kanpo-Ebaluazioak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan, eta erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzera daude zuzenduak.