Mutrikuko I. Kirolaren Egunak herriko kirolariak sarituko ditu barikuan, kirol gala berezian. Sari banaketa 20:00etan hasiko da, udaletxeko batzar gelan. Herriko kirol munduan dabiltzan eta ibili diren pertsona edo eragileei onespena eta eskerrak eman nahi zaie sari baten bitartez.
Kirol Batzordean herriko alderdi politiko eta kirol elkarteen artean bozketak eginda, sarituak hurrengoak izango dira. K
irolari onenaren saria Erik Mendizabal pelotariak jasoko du,
talde onenarena sokatira taldeak, ibilbide onenaren saria Mutriku Arraun Taldeko Loren Elezgaraik.
Aipamen berezia, berriz, Luis Mari Arrietak jasoko du, herriko futbolari eskaini dion denbora eta lan guztia eskertu asmoz.
Zesta-punta hizpide
Sari banaketa egin baino lehenago,
19:00etan hasita, Zesta-puntaren iragana eta oraina mahai ingurua egingo da udal batzar gelan. Patxi Jauregi Euskadiko Pelota Federazioko presidentea, Felix Espilla goi mailako puntista ohia eta Danok Bat elkarteko Jon IƱaki Mendizabal
Goixarri izango dira solaskideak.