Beste behin ere, Lea-Artibai osatzen duten hamabi herrietan eta Mutrikun,
hainbat ekintza egingo dira Gabonen harira. Hona hemen
herriz herri egingo diren ekimenak:
Amoroto
- Abenduak 24. Olentzero plazara helduko da 19:30ak inguruan. Ume eta gaztetxoak agurtu eta haiek eskatu dizkioten opariak diren jakin nahiko du.
- Abenduak 28. Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, irteera Donostiara. Izotz pistara eta akuariumera joango dira. Izena ematea, zabalik.
Aulesti
- Abenduak 23. Eskolako umeak etxez etxe Gabon kantak abesten. 09:30etik aurrera baserririk baserri, eta 11:30etik aurrera kalean.
- Abenduak 23. Gaztetxeko kideek etxez-etxe Gabon kantak kantatzen. 16:00etan baserririk baserri, eta 20:30etik aurrera kalean.
- Abenduak 24. II. Gabonetako futbol partidu triangularra parkean, 16:00etan.
- Abenduak 24. Olentzeroren etorrera abesbatzak alaituta, 18:30ean. Gazte asanbladakoek gaztaia erreak banatuko dituzte.
- Abenduak 26. Tor magoa udal areto nagusian, 18:00etan.
- Abenduak 27. Urteko azken ostiraleko elkarretaratzea, 20:00etan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde.
- Abenduak 29. Gaztetxoen pilota partiduak Torrezelai frontoian, 17:30ean. Antolatzailea: Lea-Ibarra Motrollo.
- Abenduak 30. Kidam magoa, 18:00etan, udal areto nagusian.
- Abenduak 31. Mendi irteera Ilunzarrera. 10:00etan, Basabe-Soloeta parkinean elkartu, oinez eta bizikletaz joateko zein Nabarnizera kotxez joan eta handik oinez joateko. 12:00etan brindisa Ilunzarren.
- Urtarrilak 2. La educacion prohibida dokumentala (gazteleraz) udal areto nagusian, 19:00etan.
- Urtarrilak 3. Ume eta helduen jolasak eta txokolatada frontoian, 17:00etan.
- Urtarrilak 4. Poteo herritarra 19:30etik aurrera, sorpresekin.
- Urtarrilak 5. Ikurrinaren aldeko jaia, 13:00etan. Ikurrinaren igoera plazan, aurreskua eta pintxo jana. Balkoietan ikurrinak jartzeko deia egin dute.
- Abenduak 26-27-30 eta urtarrilak 2-3. Ludoteka zabalik 10:00etatik 13:00etara begiraleekin.
Berriatua
- Abenduak 20. Gabon kontzertua frontoian, 19:30ean. Antolatzailea: Tarine Udal Musika Eskola.
- Abenduak 21. Herriko gurasoentzat ateak zabalik udaletxean, 10:00etatik 13:00etara.
- Abenduak 22. Gabon giroko zine emanaldia bideo gelan, 17:00etan. Antolatzailea: Guraso Elkartea.
- Abenduak 24. 10:00etatik aurrera kantuan ume eta gurasoak. 10:00etatik 13:00etara ateak zabalik udaletxean herriko gurasoentzat. 18:00etan Olentzerori ondoetorria. 18:30ean, opari banaketa.
- Abenduak 26-27. IX. Txikien Futbol Txapelketa Ibarra futbol zelaian. Taldeak: Eibar-Sanse/Lea-Artibai-Antiguoko/Athletic Club-Barakaldo/Aluvion-Santutxu FT
- Abenduak 27. Bingo herrikoia zentralean.
- Abenduak 28. Euskal Selekzioa-Peru partidua ikustera joateko autobusa 18:00etan.
- Abenduak 29. Hipo eta Tomax frontoian, 18:00etan.
- Abenduak 31. 09:30ean: Kalamendira irteera. 18:00etan: VII. Banakako Zesta Txapelketako finala frontoian. 20:00etan: elkarretaratzea udaletxe aurrean Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean. Ostean: mariskadaren zozketa.
- Urtarrilak 4. Puzgarriak Mendibarren frontoian 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Antolatzailea: Guraso Elkartea.
- Urtarrilak 5. VII. Berriatuko Ermitetatik Ibilaldia 08:30ean. Izen emotea bertan egunean 08:00etatik aurrera (5 euro: oparia eta kopaua barne).
Etxebarria
- Abenduak 20. Jon Arretxe idazlearekin, Zazpi kolore liburuaren gaineko ikus-entzunezkoa eta solasaldia, kultur aretoan, 19:30ean.
- Abenduak 24. 16:30ak inguruan umeentzako pelikula aretoan.
- Abenduak 24. 18:15 ean Olentzerok urtengo du Patrokutik, lehenengo, eskola aurrean kantatuko dute, eta gero, herrian zehar kantatuaz bueltatxo bat emongo dute, azkenean eliz azpian amaitzeko.
- Abenduak 26. Aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilerako film sarituen emanaldia, 18:00etan, kultur aretoan.
- Abenduak 27. Umeentzako filma kultur aretoan, 16:30ean. Antolatzailea: Guraso Elkartea.
- Abenduak 31. Puzgarriak, udalak antolatuta.
- Urtarrilak 3. Bide-segurtasunarekin lantzen, patin edo patinetekin, 16:30ean, frontoian.
- Urtarrilaren 10era arte. Argazkiak ateratzen lehiaketa martxan. Kamarak hartzeko egunak abenduaren 18tik aurrera udaletxean. Gaiak: Etxebarriko zubiak, marroia den zerbait, Gabonetako ohikoa den zerbait, zaldi edo behorrak. Entregatzeko egunak urtarrilaren 2tik 10era, udaletxean.
Gizaburuaga
- Abenduak 22. Gabon kanten entsegua, 18:30ean, ludotekan. pAbenduak 23. Etxerik etxe Gabon kantak kantatzen joango dira. 09:30ean plazan elkartuko dira. Batzen den dirua ludotekarako, gaztetxerako eta Olazar elkarterako erabiliko da.
Ispaster
- Abenduak 22. Gabon kantuen entsegua, 19:00etan, Iñigo Egiluz aretoan.
- Abenduak 24. 16:00etatik aurrera Gabon kantak kantatzen auzoz-auzo.
- Abenduak 24. 16:00etatik aurrera auzoz-auzo Gabon kantak kantatuko dituzte herritarrek. 19:00etan, Olentzerori ongietorria emango diote kantuan plazan. Baserritar jantzita joateko deia egin dute.
Lekeitio
- Abenduak 19-Urtarrilak 7. Argazki zaharren erakusketa Barandiaran aretoan. Antolatzailea: Aittitta ttiki kultur taldea.
- Abenduak 19. Ikastolakoak marijesiak eta Gabon kantak kantatzen herrian, 08.30ean.
- Abenduak 20. Ikastolakoak marijesiak eta Gabon kantak kantatzen herrian, 08.30ean. Eskolako umeak goizean zehar ibiliko dira kantuan herrian.
- Abenduak 20. 2 Arreba ikuskizuna, 22:00etan. Andoni Egaña bertsolariaren eta Xabier Lizaso pianistaren ikuskizuna.
- Abenduak 21. San Tomas Azoka.
- Abenduak 23. Mari Domingi eta Olentzeroren kalejira.
- Abenduak 24. Itxaropena Dultzaineroen kalejira.
- Abenduak 28. Ipuin kontalaria: TitiritEROekin jolasean. 17:30ean, Ikusgarri aretoan.
- Abenduak 28. Lekittoko musika bandaren kontzertua, Andra Mari Elizan, 20.00etan.
- Abenduak 29. Aratuste Alai estudiantinaren kalejira.
- Abenduak 31. Itxaropena Txistularien kalejira, 12.00etan.
- Abenduak 31. Lekittoko musika bandaren kalejira, 12:30ean.
- Abenduak 31. Lekeitioko San Silbestre herri lasterketa, UKEk (Udal Kirol Erakundea) antolatuta, Tximista atletismo taldearen laguntzagaz.
- Urtarrilak 5. Erregeen kabalgata, 18.00etatik aurrera, Lekitto Musika Bandak girotuta. Ondoren Erregeekin egoteko aukera kiroldegian. Denbora ona badago Erregeak itsasotik helduko dira San Pedropera; txarra balego, Eskolapetik.
- Urtarrilak 6. Bonbilloneko errege kabalgata, 12:00etan, Dendari kaletik hasita.
Markina-xemein
- Abenduak 20. Gabon Saria zesta punta txapelketako partiduak Uni frontoian, 18:00etan.
- Abenduak 21. 10:30ean, Gabon saria zesta punta txapelketako partiduak Uni frontoian. 17:30ean, Afrika kontuan umeentzako antzezlana zuzeneko musikagaz, Uhagonen. 20:00etan, Xemein Abesbatza eta Xemein Gazte-Ahots Abesbatzaren bazkideen omenezko kontzertua Mertzedeko elizan.
- Abenduak 22. 13:00etan, Emeki korala kaleetan. 19:00etan, Amaren eskuak filma kultur aretoan.
- Abenduak 24. 11:00etan, Zerutxu Dantza Taldeko gaztetxoen saioa San Roken. 12:00etan, Ekozainek antolatutako XIII. Argazki lehiaketako sari banaketa Uhagonen. Iluntzean, Gabon kantak kalerik kale Xemein Abesbatzagaz.
- Abenduak 24. 17:30ean, Olentzero eta Maridomingi Akarregi aldetik etorriko dira eta alde zaharrean ibiliko dira. Trikitixa Eskolakoek eta Xemein Gazte Ahots Abesbatzak girotuta. Ondoren, opariak banatuko dituzte. Iluntzean, Gabon kantak kalerik kale Xemein Abesbatzagaz.
- Abenduak 27. 17:00etan, Gabon saria zesta punta txapelketako final aurrekoak Unin.
- Abenduak 28. 09:00etan VII. Futbol-7 Gabon Txapelketa Barroetan. 10:30ean Gabon saria zesta punta txapelketa Uni frontoian. 12:00etan Garaian aldizkariaren 49. zenbakiaren aurkezpena Uhagonen. Egun osoan: Uretako puzgarriak igerilekuan. 9:30etik 12:30era (4-7 urte); 16:00etatik 19:00etara (8-12 urte).
- Abenduak 29. Akarregira mendi irteera (Finalista Eguna), 10:00etan, Arkupe aurretik irtenda. 19:00etan, erromeria AIKO taldeagaz Uhagonen.
- Abenduak 31. 16:30ean, VII San Silvestre ume eta nagusientzako herri lasterketa.
- Urtarrilak 1. Irteera Urregaraira eta txokolatada zelaian.
- Urtarrilak 2. Umeentzako parkea kiroldegian 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- Urtarrilak 3. Umeentzako parkea kiroldegian 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Arratsaldean umeentzako tailerrak ere bai. 18:00etan Gabon saria zesta punta txapelketa Uni frontoian.
- Urtarrilak 4. Bisita gidatuak 11:00etan eta 12:00etan: Mogelen pausuen atzetik. Markina-Xemein ilustrazio garaian. Izena ematea Uhagonen, abenduaren 30erako.
- Urtarrilak 5. 19:00etan, erregeen kabalgata alde zaharrean. Gero, oparien banaketa Goiko portalean. 19:30ean, bertso poteoa herriko bertso eskolak antolatuta: Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Lander Ibarluzea Aitxulua eta Oihana Bartra.
- Urtarrilak 6. Antzerkia Akerbeltz gaztetxean.
- Urtarrilak 10. Itsasoaren emazteak ikuskizuna Uni frontoian Oinkari Dantza Taldea eta Hika Teatroaren eskutik.
Mendexa
- Abenduak 24. Herriko tabernan elkartu eta baserriz baserri Gabon kantak kantatzen, 15:00etatik aurrera. Antolatzailea: Kukuhabixa.
- Abenduak 24. Herriko tabernan elkartu eta baserriz baserri kantatzera joango dira 15:00etatik aurrera. 19:00etan, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira basotik trakorean. Dantza taldeak harrera egingo die. Ostean, dantzak egongo dira plazan. Azkenik, herriko frontoira joango dira opariak banatzera. Gaztaina erreak eta txistorra egongo dira denentzat.
- Abenduak 27. 17:30etik aurrera, Irrien lagunen ikuskizuna, Ane eta Piratak parrandan. Sarrera: Mendexarrentzat doan; kanpokoentzat, 3 euro. Ostean, txokolatada ume guztientzat frontoian, dohainik. Antolatzailea: Kukuhabixa.
Munitibar
- Abenduak 22. Umeentzako film emanaldia aretoan, 17:30ean.
- Abenduak 24. Olentzero etorriko da 18:30ean.
- Abenduak 27. Ipuin kontalaria liburutegian, 16:30ean. Yolanda Arrieta Etxebarriko idazlea.
- Urtarrilak 3. Umeentzako film emanaldia aretoan, 17:30ean.
Mutriku
- Abenduak 12. Anaiarte Abesbatza Altzan.
- Abenduak 21. San Tomas azoka. Trikitilariak kalean zehar. 20:30ean, Udal Musika Eskolaren XXII. Gabon kotzertua parrokian.
- Abenduak 24. Olentzero herriko kaleetan zehar akordeoilariekin. Banda txikikoak goizean ibiliko dira.
- Abenduak 26-27-28. Txantxangorri aisialdi taldeak antolatuta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeentzako ekintzak 11:00etatik 13:00etara. Zabiel plazan elkartuko dira. Abenduaren 26an jolasak; Abenduaren 27an, HH-koentzat tailerrak; LH-koek egun pasa. Abenduaren 28an, inuzente eguna ospatuko dute.
- Abenduak 31. Anaiarte abesbatzaren kontzertua Mikel Deunaren zaharren egoitzan eta herriko kaleetan goizean.
- Urtarrilak 5. Orienteko Errege Magoen kabalgata herriko kaleetan banda, txistulari eta akordeoilarien doinuekin.
- Urtarrilak 6. Errege eguneko meza Madalen abesbatzak kantatuta. Erregeak han egongo dira.
Ondarroa
Gaur, abenduak 19. Gabonetako kantaldia udal kiroldegian, 15:00etan. Antolatzailea: Hondar Ahua Guraso Elkartea.
Abenduak 20. Gabonetako jaialdia Kamiñazpiko elizan, 11:15ean. Erregeei eta Olentzerori ongietorria, Gabon kantak, dantzak, antzezpenak, Jesusen jaiotza bizia… Antolatzailea: Txomin Agirre ikastola.
Abenduak 21. San Tomas jaia Alde Zaharrean 12:00etatik 15:00etara. Antolatzailea: Zubi Zahar ikastola. 19:30ean, Udal Musika Eskolaren kalejira kalez kale. 20:15ean, Udal Musika Eskolaren Gabon kontzertua Andra Mari elizan.
Abenduak 22. Gabonetako dantza emanaldia Bide Onera zine aretoan Dantzarteren eskutik, 12:30ean.
Abenduak 23-26-27-30 eta urtarrilak 2-3. Umeentzako multikirola kiroldegian 10:00etatik 13:00etara LH1etik LH6rakoentzat.
Abenduak 23. Gabon kantak kalez kale Ondarroako Metal Taldearen eskutik, 20:00etik aurrera.
Abenduak 24. 18:00etatik aurrera Unanue Kamara Korala kantari kalez kale. 19:00etan, kalejira kantatua Augustin Zubikarai plazatik hasita. Ordu berean Gabonetako kantak kantatzen Kantaize Rondalli.
Abenduak 24. 12:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira Kamiñazpitik Musika Plazara. Amaieran, Olentzero eta Mari Domingik umeen eskutitzak jasoko dituzte. Antolatzailea: Egunsentia Kooperatiba. 18:00etatik aurrera Unanue Kamara Korala kantari kalez kale. 19:00etan, Olentzero etorriko da. Kalejira kantatua Augustin Zubikarai plazatik hasita. 19:00etan, Gabonetako kantak kantatzen Kantaize Rondalli.
Abenduak 25. Mus txapelketa gaztetxean. Izena 15:30ean eman behar da gaztetxean.
Abenduak 26-27-30-31 eta urtarrilak 2. Txirrimorraskik antolatuta, umeentzako jolas txokoa udaletxe zaharrean, 10:00etatik 13:00etara, 3-7 urte bitarteko umeentzat.
Abenduak 26-27-28. Umeentzako parkea udal kiroldegian 16:00etatik 20:30era.
Abenduak 27. Kresala Kultur Elkarteko trikitilariak eta pandero joleak, 12:30ean, kalez kale.
Abenduak 28. Kresala Musika Banda kalez kale, 12:30ean.
Abenduak 29. Gilitxaro Teatroaren Urak ttiki dire antzezlana Kofradia Zaharrean, 19:00etan. Sarrerak salgai Zurrumurrun.
Abenduak 30. Hiru antzezlana Bide Oneran, 20:30ean. Sarrerak, Zurrumurrun.
Abenduak 31. Kalamendira irteera, 09:00etan, Alamedatik. Antolatzailea: Tontorramendi Aurrera Mendi Taldea. Arratsaldean, 18:30ean, dantza saioak kalez kale Kresala dantza taldearen eskutik.
Urtarrilak 4. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen Bizipoza ikuskizuna kiroldegian, 18:00etan. Sarrerak salgai daude ikastetxeetan, eta sobera baleude, Zurrumurrun egongo dira.
Urtarrilak 5. II. Herri Fit-Bike jardunaldia kiroldegian 10:30etik 13:30era. 14 urtetik gorakoentzat. Arratsaldean, errege kabalgata 18:30etik aurrera. Itsasotik etorriko dira erregeak alde zaharreraino. Antolatzailea: Iparra Guraso Elkartea.
Urtarrilak 6. Bertso Saioa Bide Onera zine aretoan, 12:30ean. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Jon Maia, Miren Amuriza eta Igor Elortza. Gai jartzailea: Jon Arrizabalaga.
Ziortza-bolibar
Abenduak 24. Olentzero eta Mari Domingi helduko dira plazara, 18:30ean. Opariak eta gaztaina erreak banatuko dituzte. Ziortza-Bolibarko 15 urtera arteko ume eta gaztetxoek oparia jasoko dute.
Abenduak 26-27-30. Gabonetako tailerrak 11:00etatik 13:00etara. Eroan beharreko materiala: kartoiak, arrautza kutxak, botilak, tapoiak, ohialak, kortxoak, egunkariak, komuneko paper-biribilkiak, latak… Material birziklatuaren bidez Olentzero eta Mari Domingi panpinak egingo dituzte. Ahal duten gurasoek tailerrean laguntzea eskatu dute. Izena emateko, Markola Guraso Elkarteko kideren bati esan behar zaio.