Otsailaren 2ko itsas denboralea, kronika eta ondorioak
http://www.youtube.com/watch?v=CsQ9j8ukSFg Iragarrita zegoen. Aurreikuspenak bete egin dira. Alarma gorria ezarrita bazegoen ere, itsas denboraleak gogor kolpatu ditu Lea-Artibai eta Mutrikuko kostaldeko herriak. Ispaster, Lekeitio, Mendexa, Ondarroa eta Mutrikuko itsasertzeko hainbat gune txikituta esnatu ziren otsailaren 2an.
Mendexan Karraspio hondartzaren inguruak apurtu ditu itsasoak eta Lekeiton ere hainbat triskantza eragin ditu; Ondarroan Arrigorri hondartzako moila apurtu dute olatuek eta Mutrikuko Saturraranen komunen gunea erabat txikituta geratu da, moilako pantalan batzuk apurtzeaz gainLekeitioko Udalaren esanetan, “denboraleak kalte ezberdinak sortu ditu. Hala ere gehien arduratzen gaituena San Juan Talakoko eremua da. Bertan, lurzorua arrakalatuta dago, izan ere, igande goizaldean olatuak jotzen zuen bakoitzean asfaltoa eta bertan zeuden kotxeak, gora eta behera mugitzen ziren. Segurtasun neurriak hartu ditu udalak eta eremu hori itxita mantenduko dute teknikariek gertatutakoa eta arrisku maila zehaztu arte. Dagoeneko, jarri dira harremanetan Jaurlairtzakoekin. Guztien artean neurririk egokienak hartzeko bideak aztertzen dabiltza”.
Lekeitioko Udalak San Juan Talako etxebizitzetako bizilagunekin batuko da bihar, otsailak 4, 13:00etan, kalteen barri emoteko eta segurtasun neurriak azaltzeko; gaur, otsailak 3, 16:30ean, Portu Zuzendaritza Saileko ordezkariak Lekeitioko Udaleko ordezkariekin bilduko dira eta kaltetutako eremuak aztertuko dituzte, segurtasuna ziurtatauta dagoela bermatzekoMareak behera egin ahala, egoera egonkortu egin zen Lekeition, nahiz eta oraindik tamaina handiko olatuek gogor jo zuten kostaldean. Asko eta asko izan ziren olatuak ikustera gerturatutakoak eta Ertzantzak kordoia zeharkatu duten herritar batzuk identifikatu zituen. Arratsaldeko 18:00etan arriskua iragarrita zegoen berriz ere mareak gora egitearen eraginez. Hori dela eta, 200 lagun baino gehiago bildu ziren Lekeitioko talan argazki makina eta mobilen bidez, olatuen indarra jasotzeko asmoz. Arratsaldean, itsasoak indar gutxiagoz jo zuen kostaldean eta ondorioz ez zen kalte materialik gertatu, goizean ez modura.
Itsas denboraleak eragin dituen kalteen zenbaketa egin eta ahalik eta arinen hasiko dira herririk herri, konponketak egitenIspasterren aldiz, itsasoko olatuen astinaldi gogorrak ez zuen inolako kalterik eragin udalak jakitera eman duenez. Ondarroan hondartzako moila arrakalaz beteta agertu zen domeka goizean, eta ondorioz punta zati bat hondoratuta dago. Jausteko arriskua dela eta, moila itxita dago, oraindik orain. Hondartzako hainbat azpiegitura (udako dutxen gunea, umeen jolas gunean…) txiki-txiki eginda geratu dira. Ibaiondoko erreka eusteko horma erdi eroan du urak. Eta Ondarroako Arrigorri eta Mutrikuko Saturraran hondartzak lotzen dituen Arbide pasealekua erabat deuseztatuta geratu da; harri handiak bide erdian daude. Ordu luzeak izan ziren atzokoak. Ibaiondo eta Zaldupe Zubiaren arteko pasealekuko lokaletara, Artibai kaleko lokaletara –Txomin Agirre udal liburutegian eta ondoko garage zein taberna–, Gaztetxera eta Josu Latxanbre enparantzako garageetara ura sartu zen. Hantxe, Erretegi ondoan jo zuten gogor olatuek, eta erreka ondoan aparkatuta zeuden ibilgailuek kalteak izan zituzten. Nasa kalean, berriz, prebentzio neurriak hartu zituzten saltokietako jabeek, eta ez zuten arazorik izan Portuan ere hainbat kalte eragin ditu azkan bi egunetan itsas denboraleak, eta Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzara dago bideratuta gaia. Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, kalte guztien zenbaketa egin eta ahalik eta arinen hasiko dira gunez gune, konponketak egiten. Mutriku ere ez da olatuen indarretik salbatu. Kalteak zenbatekoak izan diren baloratzeko daudela jakin eragin dute udaletik. Hori bai, Saturraranen eta igerileku inguruan kalte handienak gertatu direla diote.”Saturrarenen komun denak txikitu dituzte olatuek, eta aparkalekuak zela dauden ikusi beharko da. Igerikeku berriko dutxak hondatuta daude eta pareteko argiak eta baranda guztia errotik atera du itsasoak”. Gertatutakoaren aurrean, orain, Portu Zuzendaritzak zer konpondu behar duen eta zer udalak zehaztu nahian dabiltzala adierazi du Joxean Agirregomezkorta udal gobernazio buruak. “Moilako pantalanetan ere txikizioak egon dira”. Aurrekariak Alarma gorria ezarri zen azken aldia 2011ko abenduaren 16a izan zen. Orduan, alarmaren arrazoia izan zen; egun horretan 120 kilometro ortuko haize boladak neurtu ziren. Argazki galeria [nggallery ID=115]