Alerta laranja, gaur, otsailak 5, eguaztena. Domekako itsas denboralearen ondorioak konpontzeko “denbora askorik” ez dela egon esan dute Jaurlaritzako arduradunek, baina, itsasoak barriro alerta egoeran jarri du kostaldea. Iluntzean, itsasgorarekin batera, 6-7 metro arteko olatuak egongo direla aurreikusi dute.
Domekako itsas denboraleak eragindako kalteak ikusi eta gero, Eusko Jaurlaritzak “neurriak hartzeko” eskatu die kostaldeko herrietako udal ordezkariei.
Bide beretik, kontu handiz ibiltzeko eta seinaleak errespetatzeko eskatu die Jaurlaritzak herritarrei. “Euskalmetek azaldu duenez, Ozeano Atlantikoan eratu diren depresio berriek haize bortitza ekarriko dute, hegokoa batik bat, eta baita olatu handiak ere. Gaur bizkor sakonduko den depresio bat eratuko da Atlantikoan, eta, ondorioz, hego haizea zakartu egingo da egunak aurrera egin ahala. Depresio horrek berak oso baga garaiak eragingo ditu, 6-7 metroko altuera adierazgarrikoak arratsaldean, eta bihartik aurrera iritsiko dira. Oraingoan, baina, ez dira marea biziekin batera gertatuko: Bilboko portuan 20:52an izango da; 3,89 metro hartuko ditu). Eguenean olatuak txikituz joango dira, baina asteburuan berriz indartu liteke itsasoa”.
Alerta egoera dela eta, aholkuei kasu egiteko eskatu du Eusko Jaurlaritzak; Oregiren berbetan, “ez baitugu nahi kalte pertsonalik izatea”. Itsasoaren egoera “oso konplexua” izango dela esan du sailburuak.
Domekako itsas denboraleak sortutako kalteen harira, Lea-Artibai eta Mutrikuko kostaldeko herrietako ordezkariek adierazpenak egin dituzte:
Mendexan, esaterako, kalteak ikuskatzen Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Diputatu Iosu Madariaga eta Maria Uribe zuzendaria izan ziren, atzo. Mendexako Karraspio hondartzan egon ziren. Behin kalteak ikusi eta gero, orain, teknikoek kalteen balorazioa egin eta konponketa lanek nolakoak izan behar duten zehazteko zain dago Mendexako Udala. Teknikoak beraien lana egin arte ezin dutela ezer aurreratu azaldu du Mendexako alkateak. Bitartean, bihar arratsaldeko alerta laranja aurreikusita, Karraspioko errepidea itxi egingo dutela jakinarazi du udalak. Herritarren segurtasuna bermatzeko seinaleak errespetatzeko eskatu du Mendexako alkateak.
KALTEAK_EUSKAL_PORTUETAN (pdf)(Audioa) Ana Oregi balantze bat egiteko goiz dela azaltzen (2014-02-04)
(Audioa) Ana Oregi sailburuaren hitzak, alerta egoeraz (2014-02-04)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.