150 neska-mutilek jokatuko dute zapatuan. Hasiera batean 10:00etan ziren hastekoak partiduak, baina jendearen erantzuna ikusita, 09:30ra aurreratu dute antolatzaileek hasiera ordua. Zaldupe eskola publikoko patioan izango dira lehen norgehiagokak, eta,. 11:00etatik aurrera, Zaldupe kiroldegiko kantxan ere hasiko dira jokatzen ligaxkako partiduak
. Bazkalostean, finalaurrekoak hasiko dira, 16:00ak aldera, eta 18:30ean finala, azken bi horiek kiroldegian.

A taldean Ez gaude denok, Danak etxea, Berritxu, DNZP, Waikikianuk, AlĀ potzo murtzia ariko dira, B taldean, Frustrauk, Beteranuk, Hermanas Clarin, Ez gaude denok 2, The Alpers eta Enekon kuadrilli; C taldean, Ianre, Berritxu crew, Esfinter de Milan, Portuko lokala eta Hor konpon eta D taldean Hala Madrid, Enekon lokala, Plk, Xabin kuadrilli eta PM Ways. NorgehiagokakĀ zozketa baten bidez banatu dituzte antolatzaileek.
Partiduak, ordua eta lekua, deskargatu (pdf)
Taldeen taula (pdf)