Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Protestak eta "etsipena" eragin ditu Arkaitz Bellon preso politikoaren heriotzak

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/02/06
Arkaitz Bellon Elorrioko preso politikoaren heriotzak protesta asko eragin ditu azken orduetan herririk herri. Lekeition manifestazioan batu ziren atzo espetxe politika salatzeko. Gaur ere hitzordua egin dute, 19:30ean, Eskolapean. Berriatuan pankartak ipini dituzte heriotza salatzeko, eta Ondarroan Alameda aurreko monolitoak gogora dakar gaur Bellon, Agur eta ohore irakur daitekeen pankarta eta ikurriña ondoan. Eta manifestazioa deitu dute gaurko, 19:30ean, Ondarroan, Alamedatik irtenda. Ordu berean hasiko da elkarretaratzea Mutrikun, Goiko Plazan. Ordu erdi beranduago, 20:00etan batuko dira Markina-Xemeingo Arkupean eta Aulestiko plazan. CAM00182 Elorrion, Bellonen herrian, 17:30 aldera jaso zuten berria. Niko Moreno alkate ohiak azaldu duenez, arin zabaldu zen berria, baita “etsipena” ere. Batzar bat egin zuten gertatutakoaren berri emateko, eta bat-bateko manifestazioa egin zuten gero. Ziegan, ohean etzanda, zerraldo aurkitu zuten atzo arratsaldean Arkaitz Bellon Blanco presoa. Cadizen, Puerto de Santa Mariako espetxean zuten Elorriokoa etxetik mila kilometro baino gehiagora, eta hango espetxezainek aurkitu zuten hilda. Berri agentziek Espainiako Espetxe Zaintzarako Zuzendaritzako iturriak aipatuta kaleratu dutenez, bazkalondoko atsedenaldiaren ondoren ohiko zenbaketa egitera joan zirenean 36 urteko bizkaitarra ohean etzanda zegoela ikusi zuten espetxezainek. Harritu egin zituen horrek. Gerturatu, eta zerraldo zegoela egiaztatu zuten. Iturri horien arabera, gorpuak ez du indarkeria arrastorik. Hortaz, berez hil den ustea zabaldu du Espetxe Zaintzarako Zuzendaritzak. Bihotzekoak jota hil izanaren aukera zabaldu dute hainbat iturrik.
Urtebetean hil den hirugarren euskal presoa da Bellon. Angel Figeroa iazko martxoaren 14an hil zen, zigorra etxean betetzen ari zela, eta Xabier Lopez Peña martxoaren 30ean, Fleury kartzelan ondoezik jarri ondoren. Euskal presoen senideen elkarteak, Etxerat-ek, baieztatu zuen atzo Bellonen heriotza, eta oraindik ez dela heriotzaren zergatia zehazteko moduan jakinarazi zuen. Atzo arratsaldean bere ziegan aurkitu zutela baieztatu zuen, eta arratsaldean auzi medikua espetxean zela heriotzari buruzko lehen azterketa egiteko. Artatze horren emaitzak Zaintzarako Epaitegira igortzekotan zen ondoren auzi medikua, autopsia egiteari buruzko erabakia hartzeko. Atzo iluntzean Puerto I espetxean zegoen oraindik gorpua, eta senideek ez zekiten autopsiari buruzko erabakia gauean edo gaur goizean hartuko zen. Edozein modutan, senideak atzo bertan prestatzen hasiak ziren Cadiz aldera abiatzeko. Autopsia egin dadila eskatuko dute senideek abokatuekin, eta autopsia egiten denean haien konfiantzazko mediku bat ere izan dadila eskatuko dute. Horrez gain, gertatutakoari buruzko informazioa lehen eskutik jasotzeko helburuz eta gorpua Euskal Herrira ekartzeko egin beharreko tramiteak ahalik eta arinena egin ahal izateko erabaki zuten senideek Puerto de Santamariara ahalik eta arinena abiatzea. 13 urte kale eraso bategatik 36 urte zituen Bellonek, eta hamahiru urte eta hiru hilabeteko zigorra betetzen ari zen kale eraso batean parte hartzea egotzita. Hiru hilabete barru zen zigorra kitatzekoa, maiatzean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.