
Ondarroako
Radixu Irratiak (105.5 FM) 2014ko ekainera arteko programazioa aurkeztu du, saio berriekin. Guztira herri irratiak ekoitzitako 13 irratsaio egongo dira martxan, ekainera arte. Eta zuzeneko emisioa eskaintzeaz gain, irratsaio guztiak errepikatuko dira, astean behin.
Radixu Irratiak astelehenetik domekara arteko programazioa eskainiko du 2014an, 10:00etatik 00:00ak arte, egunero. “Programazio honi eutsiko diogu 2014ko ekainera arte”, adierazi dute Radixu Irratiko kideek.
Radixu Irratiko irratsaioak eta ordutegiak
Kafe Olé. Umorezko saioa. Zapatua: 16:00-17:30. Errepikapena astelehenean: 10:00-12:00.
Terranobako salau. Heavy/Rock musika. Zapatua: 10:00-12:00. Errepikapena domekan: 20:00-22:00.
Sputnik. Errusiako Top40. Zapatua: 19:00-20:00. Errepikapena astelehenean: 23:00-00:00.
Toleta apurtu! (martxotik aurrera). Arraun mundua. Domekan: 22:00- 23:00. Errepikapena eguenean: 10:00-12:00.
Ein daigun bidi. Ondarroako preso eta iheslarien tartea. Eguaztena: 21:00-22:00. Errepikapena astelehenean: 12:00- 13:00.
Naranja azule. Pop/Rock musika, besteak beste. Eguaztena: 20:00-21:00. Errepikapena astelehenean: 14:00-15:00.
Azken mohikanoak. Magazinea. Eguaztena: 22:00-00:00¡. Errepikapena barikuan: 10:00-12:00.
Kritikal blues. Blues musika. Eguena: 20:00-22:00. Errepikapena eguaztenean: 14:00-16:00.
Time to roots. Reggae musika. Barikua: 20:00-22:00. Errepikapena martitzenean: 14:00-16:00.
Binilo artin galdute. Biniluk. Astelehena: 20:00-20:30. Errepikapena eguenean: 13:00-13:30.
Aire globun. Filmak. Astelehena: 20:30-21:00. Errepikapena eguenean: 13:30-14:00.
KBB. Musika punky-a, besteak beste. Astelehena: 22:00- 23:00. Errepikapena zapatuan: 15:00-16:00.
Erozemat. Bidaiak. Martitzena: 22:00-23:00. Errepikapena eguenean: 12:00-13:00.
Radixu Irratiaren programazioa deskargatu (pdf)