
Zapatu honetarako ere auzolanerako deialdia egin dute Lekitto Bedarra taldekoek. Usotegi parkeko lanak aurrera doaz eta oraingoan
eraikinaren horma zementuarekin sendotu, barrukoak estali, eraikinak duen arrakala nagusia kanpoko aldetik estali, untza orriak harri bitartetik kendu eta biltegi ingurua garbitu nahi dute.
Hori guztia egiteko, Rubio Igeltseroak enpresako beharginak izango dituzte arduradun. «Bere aginduak jarraituz aurrera pauso berri bat emango dugu eraikinaren berrikuntzan», esan dute Lekitto Bedarrakoek.
Hitzordua 09:00etan da Usotegi parkean bertan.