
Pantzart teatroaren
Boli Bili Boli haur antzerkia egongo da bihar zapatua 17:30ean, Uhagon kulturgunean.
“Boli bili Boli” familian ikusteko euskaraz eskaintzen den txotxongilo ikuskizuna da, 2 urtetik aurrerakohaurrei zuzenduta dago. PANTZART Antzerkiak sortu du Tolosako TOPIC-ekin batera eta Santi Sos ekin elkarlanean.
Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta dago. Haur-poesiaren barruan, Igerabide umorearengatik eta Haiku bezalako formatu laburreko obrengatik da ezaguna. Haiku egitura oso errazeko poema txikia da, eta natura edota urtaroak bezalako gaiak lantzen dira. “zuhaitzak begi asko zituen, danak keinuka”.
Horrela beraz, bere poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatu dira, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizuna sortzeko.