
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek bigarren irteera amankomunatua edukiko dute domekan. Bizkaiko mendebaldean dagoen Eretza (887m) mendia igoko dute.
Gueñeseko Sodupe auzotik irtengo dira, Eretza igo eta Zaramillon amaituko dute ibilbidea. Danetara 13 kilometro izango dira. «Hiru ordu eta erdi edo lau ordutan egiteko modukoak», azaldu dute Aurrera Mandi Taldekoek.
Sodupera arte autobusez joango dira mendizaleak. Autobusak 07:30ean irtengo du Ondarroako Astillerutik.