Sakabanaketak gure senideak hiltzen ditu leloa izango dute gaur arratsaldeko mobilizazioek. Barikuetan izaten diren ohiko elkarretaratzeetan jarri du hitzordua Etxerat-ek, eta herritarrek parte har dezatela eskatu dute, sakabanaketa hildakoen eragile direla salatzeko.
Barikuro legez, elkarretaratzea egingo da gaur 20:00etan, Markina-Xemeingo Arkupean eta Etxebarriko Olaia aurrean; 19:30ean elkartuko dira Ondarroako alde zaharrean eta Mutrikuko Goiko Plazan eta enkartelada egingo dute Lekeition 19:30ean Eskolapean.
Bestalde, bihar Elorrion egingo den mobilizaziora joateko autobusa egongo da Lekeitiotik. Izena gaurko enkarteladan edo Galarrenan eman daiteke.