
Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoa, BiosourceComp izeneko proiektua gauzatzen dabil, jatorri berriztagarri eta biodegradagarridun biokonposatu polimerikoen garapenean oinarritua, automozioko egiturarako piezak egiteko asmoz.
Proiektua INTERREG IV de POCTEFA (2007-2013) programak diruz lagunduta dago, Espainia-Andorra-Frantzia lurralde kooperaziora begira. Horrela, Paueko (Frantzia) APESA zentru teknologikoak, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak, Paueko IPREM zentro bioteknologikoak, eta EHU-ko Kimika eta Materiale Polimerikoen Fakultateak osatzen dute taldea, Leartiker proiektu europar horren buru izanik.
Gaur egun, laborategiko eskalan egindako materiala prest daukate, eta eskala industrialeko (50kg/orduko) lehen frogak egiten ari dira momentu honetan.
Etorkizun labur batean piezaren diseinua hobetu eta pieza horren bigarren diseinu bat egiteko enbrage-pedal piezen injekzioa egingo dute, erakustaldiak egiteko molde baten bidez. «Horrela mota horretako produktuen kasuan eskatzen den kargen koadernoa bete ahalko dugu», zehaztu dute. Bide beretik, biodegradazioaren saiakerak egiten ari dira, emaitza positiboak lortuz.