Minbizia dutenei zuzendutako hitzaldia egongo da eguenean, Mutrikuko Zabielen
Bakarrik zaudela uste baduzu, ez gaituzu ezagutzen izenburupean, minbizia dutenei eta horien senideei zuzendako hitzaldia egongo da eguenean, otsailak 13, Mutrikuko Zabielen. Hitzaldia Mutrikuko Udal Politika Soziala sailak Minbiziaren Aurkako Elkartearekin elkarlanean antolatu du.
Azken urteetan minbiziaren inguruan hainbat saio antolatu izan ditu Mutrikuko Udalak, Minbiziaren Aurkako Elkartearekin batera. Besteak beste, orain arteko jardunaldietan azaleko minbizia, kolon minbiza eta biriketako minbizia izan dira hizpide.
Joan den astean ospatu zen Munduko Minbiziaren Aurkako Egunaren harira (otsailak 4), orain, urteko lehenengo saioa antolatu dute udalak eta elkarteak.
Hitzaldiaren edukia
Saioa hitzaldi formatuan eskainiko dela jakin eragin dute antolatzaileek. Eta besteak beste, hitzaldian elkartaren berri emango zaie, gaixoei eta senideei. Horrekin lotuta, elkartean eskura dituzten zerbitzu guztiak mahairatuko dituzte. «Gaixotasunak, batzuetan, bat-batean harrapatzen zaitu eta noraezean uzten zaitu, ez egin ez dakigula».
Egoera horren aurrean, elkarteak gaixotasun hori dutenei zein familikoei zuzendutako zerbitzu motak zeintzuk diren azaleratuko dituzte: laguntza materiala, psikologikoa, dirulaguntzen eskeren tramitazioa,… «Gaixoek eta senideek horien guztien berri edukitzea eta bakarrik ez daudela jakitea nahi dugu. Alegia, baduteña nora jo esan nahi diegu», aurreratu dute elkartetik.
Hitzaldian Minbiziaren Aurkako Elkarteko zuzendari Fernando Pesquera eta elkarteko psikologo bat eta gizarte laguntzaile bat egongo dira.