
Ander Okamika, Oier Ariznabarreta eta Imanol Larrañaga.
Argazkilaria: Jon Alegria
Lekeitioko Garraitz Kirol Taldeko Ander Okamikak bigarren postua lortu zuen joan den zapatuan Sopelan lehiatu zen Sopelanako IX. Duatloian. 23 azpikoetan, gainera, lehenengoa izan zen lekeitiarra, Euskadiko Txapeldun geratuz.
Mugarra Triatloi Taldeko Oier Ariznabarreta durangarraren atzetik ailegatu zen Okamika, 31 segundotara, 0:57:03 ko denbora bikaina eginez. Borroka gogorra eduki zuten aurreko postuetan gizonezkoek. Imanol Larrañaga, hirugarrena, eta Hossain Kaanache, laugarrena, lekeitiarrarengandik 8 eta 10 segundutara ailegatu ziren-eta, hurrenez hurren, helmugara.
Emakumezkoetan Atxintxika Servimasa Triatloi Taldeko Lourdes Oiarzabal Etxeberria izan zen garailea.
Sopelakoa, Euskal Herriko duatloi zirkuituko bigarren proba puntuagarria izan da, sprint distantziakoa. Horrela, lehenengo 5,2 km aringa-aringa, 19,2 km bizikletan eta beste 2,5 km aringa aringa egin zituzten kirolariek Sopelako kaleetan zehar. Gainera, distantziari dagokionez, Euskadiko Txapelketa jokatu zen kategoria ezberdinetan.
Datorren zapatuan izango dute hurrengo proba kirolariek, Mungian.