Aurredenboraldiko probarik garrantzitsuena jokatu dute traineruek Orion
Orion izan zuten aurredenboraldiko estropadarik garrantzitsuena traineruek zapatuan. XX. Oriako jaitsiera jokatu da. Oriotarrak izan ziren nagusi, 19.30.11ko denboragaz. Atzetik sartu ziren Hondarribia (19.37.04) eta Bermeo (19.59.46). Isuntzak bi traineru eraman zituen, gizonezko nagusienak. Isuntzak A-k 16. postua eskuratu zuten (20.54.45), ondarrutar gizonezkoek 25.ena (21.10.91). Absolutu mailan, Ondarroa Arraun Taldeak nesken traineru bat ere izan zuen Oriako jaitsieran: 11. postua eskuratu zuten, 16.49.75eko denboragaz. HIbaikako neskak izan ziren nagusi.

