
Esne Beltzaren
Gora! diskoaren aurkezpen kontzertuak 150 lagunetik gora batu zituen barikuan, Ondarroan, herrikoak ez eze, eskualdetik etorritakoak ere bai, asko eta asko. Xabier Solanoren taldeak ez galtzeko moduko kontzertua eskaini zuen, eta ikusleek ondo baino hobeto pasatu zuten. Arratsalderako salduta zeuden aurrez saltzen ipinitako sarrera guztiak. GORA! tour birari hasiera eman aurretik eta motorrak berotzeko
lehenengo zuzeneko kontzertua izan da barikukoa. Radixu Irratiaren eskutik ailegatu ere egin da. Antolatzailea “pozik” agertu dira izandako erantzunagaz.