Ondarroako Aurrerak "aspaldikorik partidu errazena" jokatu du
Aurrerak nagusitasun osoz irabazi dio Antzuolari. 3-0ko markagailuagaz amaitu zen Zaldupeko norgehiagoka.
Xepe Gallastegi entrenatzaileak aldaketa batzuk egin zituen ohiko hamaikakoan, eta asmatu egin zuen. Partiduko hiru golak lehenengo zatian ailegatu ziren: Ibai Añorgak egin zuen lehenengoa, 15. minutuan; Jesusek bigarrena, 27. minutuan. Ibai Añorgak sartu zuen hirugarrena. 36. minutua zen. Aurrerak aukera gehiago ere izan zituen bigarren zatian, baina ez zuen gol gehiagorik sartzerik izan.