
Markina-Xemein eta Lesakako bertso eskolen arteko desafioak bertsozalez bete zuen Buztarri taberna zapatuan. Eskola bakoitzeko bertsolariak bertsotan hasi baino ordu erdi aurretik ez zegoen jadanik lekurik bertan. Umorez betetako saioagaz gozatzeko aukera izan zuten guztiek.
Naroa Loiola, Eneko Arrate eta Xabat Galletebeitia izan ziren Markina-Xemeingo bertso eskolako ordezkariak, Lesakakoak, berriz, Eneko Fernandez, Julen Zelaieta eta Josu Sanjurjo.
Ohiko ariketez gain, –ofizioka, eta bakarka– beste ariketa batzuk ere jarri zizkien bertsolariei gai jartzaile lanean jardun zuen Ainitze Antxia Markina-Xemeingo Bertso Eskolako bertsolari gazteak. Bertsotan puntua jarri eta pertsonaiak igarten ibili ziren esate baterako. Pertsonaiak Tartalo eta Belen Esteban zirela laster igarri zuten bertsolariek.