
Udazkenean egin zen lehen landaketa
Ondarroako Udalak eta Lurgaia fundazioak antolatu dute ekintza. Izan ere, hamasei hektareako lur jabetza dauka Larruskainen, herritar batek emanda. Azken urteetan pinudi bat egon da han, eta orain dela bi urte moztu egin zen. Hori ikusita, udalak hitzarmena sinatu zuen Lurgaia fundazioagaz lur horietan bertako basoa landatzeko eta basoen bioaniztasuna berreskuratzeko. Hamalau hektarea laga dira horretarako, eta gainerako biak aurrerantzean nekazaritza eta abeltzaintza proiektuak bultzatzeko erabiliko dira.
Landaketak udazkenean hasi ziren. Lurgaia fundazioak auzolan egun bat antolatu zuen Novia Salcedo fundaziogaz batera. Arbola ezberdinak landatu zituzten: gorostia, haritza, arta, urkia, eta han landatuta dauden pinu txikiak ere atera zituzten. Orain, baina,
eskualdeko herritar guztiei zabaldu diete deialdia, «basoa landatzen laguntzeko». Parte hartu nahi duenak
aurretiaz eman behar du izena, hurrengo helbidean:
info@lurgaia.org.