'Emakumeak erresistentzian' hitzaldia emango dute bihar, emakume sahararrek Ondarroan
Etxelilan izango da, 18:30ean hasita. Nguia El Hawasi, Hayat Erguibi eta Murghia Abdulah lurralde okupatuetako zein kanpamenduetako emakumeak izango dira hizlariak. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, eta erabiltzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.