
UEMAk emandako Arnasgune tailerra
Arnasguneek euskararen normalizazio prozesuan duten garrantziaren jabe izanik eta, aldi berean, gune geografiko euskaldunetan detektatu den distentsio eta kontzientziazio faltak sortutako kezkaz ohartuta arnasguneen tailerrak diseinatu dituzte Kontseiluak, Bertsozaleen Elkarteak, EHE, EMUN, TOPAGUNEA eta UEMAk. Tailer horiek bi saiotan banatzen dira. Lehen saioan arnasguneei buruzko lanketa egiten da, eta bigarren saioan, normalizazio prozesuetan giltzarri diren elementuen aurkezpena egin eta herri mailan eragiteko aintzat hartzeko esparruak definitzen dira. Tailer horiek biak emango dituzte Lekeition gaur hasita.
Bihar, martxoak 12, eta martxoaren 19an emango dute lehenengo tailerra 18:00etatik 20:00etara, eta bigarrena berriz, martxoaren 15ean eta 22an izango da 11:00etatik 13:00etara. Biak kultur etxean burutuko dira.
«Lekeitio, euskararen arnasgunea denez, beharrezkoa dugu euskaraz bizitzeko oztopoak identifikatu eta horiek gainditzeko herri dinamika bat eratzea. Hortaz, eta herriko euskalgintzatik abiatuta, tailer hau akuilu izanen da herritarren kontzientzian eragin, eta gure herrian ditugun zailtasunen jabe izanik, zailtasun horiei komunitate gisa aurre egiteko», adierazi du Lekeitioko Udalak.
Tailerra Goizane Arana, Arnasguneetan adituak emango du