‘Herrikoen’ defentsa eskubidea urratu dela salatu du Adolfo Araiz abokatuak
Atzoko saioan, gainera, perituen «inpartzialtasuna» jarri zuen auzitan Kepa Landa herriko tabernen defentsako abokatuak: «Perituak parte aktiboa izan dira, eta kontzienteki esan dute gezurra, gainera», adierazi zuen Landak herriko tabernen aurka aurkeztutako txostenaren inguruan. Gainera, Landaren arabera, poliziek eurek onartu dute instrukzioan ez dutela ikertu herriko tabernarik bakarka. Hori horrela, Landak enpresen inguruan galdera egin zuen: «Poliziak ez al du ikertzen, bere hitzetan, komando bat baino arriskutsuagoa dena? ETAren finantzaketa osoa bada…». Atzoko saioa bukatuta, gaur dira amaitzekoa Bermeoko, Gernika-Lumoko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Ondarroako eta Mutrikuko herriko tabernak epaitzen dituen 35/02 auziko epaiketa.
