
Lea-Artibaiko taldea Bertsolari gazteen XXII. BBK sariketaren finalaurrekoetara pasatu da. Atzo goizean, sariketaren lehen saioa jokatu zen Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxean, Lea-Artibai eta Bilboaldeko taldeen artean eta Lea-Artibaiko taldea izan zen garaile.
Adin maila bietan lortu zituzten puntu gehiago Lea-Artibaikoek, danetara 433 puntu: 176puntu 18 urte artean eta 257puntu 19-24 urte bitartean. Bilboaldeak, berriz, 375 puntu eskuratu zituen: 156,5 puntu 18 urte artean eta 218,5puntuĀ 19-24 urte bitartean.
Lea-Artibai taldean Aissa Intxausti, Graxi Arregi, Naroa Loiola, Jone Antsotegi, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal aritu ziren bertsotan. Bilboaldeko taldean berriz, Markel Baroja, Ander Anakabe, Iker Garitagoitia, Andere Molinuevo, Peio Molinuevo eta Txaber Ormazabal.
Bihar izango da hurrengo kanporaketa, Zallan.
Argazki galeria [nggallery ID=128]