
Auzipetuak gaur, Madrilen. Hodei Iruretagoiena (Berria)
Goizeko 09:00etan hasi da gaurko auzi saioa, defentsako abokatuen txandarekin.
Herriko tabernak bahitzeko neurrien kontra orokorrean egingo dutela adierazi dute, eskaera ere orokorra delako. Eskaera argia egin dute
herriko tabernen abokatuek: fiskalak gauza bat edo beste esan, azken ondorioetan jaso duten akusazioa ETA finantzatzearena dela gogorarazi dute abokatuek, eta hori dela epaitu behar dena. “Fiskalak onartu du ez dela frogatu ETAren finantzaketa, eta autofinantzaketa egotzi digu. Baina hori delitu da?”, galdegin dute.
Perituen objetibitate falta ere salatu dute abokatuek: ” Ez dute egia esan. Egin duten bakarra errudun jotzeko elemetuak bilatzea izan da”. Dignidad y Justiciaren ondorioen atala ere gogora ekarri dute; izan ere, ondorioak ez dituela aldatu dio elkarte horrek; baina defentsako abokatuek kontrakoa diote: “Karguak frogatzeko ezintasunaren aurrean azken saiakera egin du”.
Perituek ez dute egia esan. Egin duten bakarra errudun jotzeko elemetuak bilatzea izan da”
Defentsak azaldu du delituren bat behar dela
herriko tabernak bahitzeko eta ez dela nahikoa “kidetasun ideologikoarekin”. Gainera, baltasar garzon epailearen aginduz, badaezpadako neurriak hartu zituzteneko legearen (2002. urtekoa) arabera erabaki behar dela esan dute abokatuek, ez gaur egungo legearen arabera –lege hori aldatu egin zuten 2010. urtean–.
Bost hilabete pasatxo dira epaiketa hasi zela, eta, auzipetuei azken hitza eman ondoren, epaiaren zain dira da.
Auzitara eraman dituzten 110
herriko tabernen artean, Lekeitiokoa, Markina-Xemeingoa, Mutrikukoa eta Ondarroakoa a ere bahitzeko eskatu du fiskalak. 35/02 sumarioan auzipetu zuten Isa Mandiola markinarra, bestalde, absolbitu egin du epaileak. Haren kontrako akusazioak erretiratu zituzten bai fiskalak eta baita akusazio partikularrak ere –AVT eta DyJ–.
Auzipetuen izenean hartu du hitza Floren Aiozek. Nafarrak esan duenez, “Euskal Herria da gure ideiak epaitu behar dituena, eta Euskal Herriak hitz egin du”. Euskal Herriaren askatasuna eskatu dute auzipetuek, “ideia politikoengatik inor gehiago jazarria izan ez dadin”. Erabakitzeko eskubidearekin eta gatazkaren ondorioen lonponbidearekin konprometitzera deitu dute auzipetuek Espainia.
Literatura hutsa
Atzo, defentsako abokatuek adierazi zuten literatura baino ez dagoela
herriko tabernak bahitzeko eskaeraren atzean. Literatura eta “kidetasun ideologikoagatik zigortzeko interes politikoa”. Hala salatu zuten 35/02 auziko zati ekonomikoaren defentsa egin zuten abokatuek. Izan ere, fiskalak eta herri akusazioek bahitzeko eskatu duten jabetza horiek delitu baterako tresna direla frogatu behar da aurrena, eta, haien esanetan, ez dago halakorik.
Defentsako abokaturik onena fiskaltza izan da: esan du ez dagoela ETAren finantzaketarik. Bada, nahikoa da. Goazen”.
Instrukzio fasean eta akusazio txostenean ETA finantzatzeko tresna zirela argudiatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, eta hark aitortu zuen gero, ahozko epaiketan, hori ez dela hala. Horixe ekarri zuen gogora atzoko saioan Joseba Belaustegi abokatuak: “Defentsako abokaturik onena fiskaltza izan da: esan du ez dagoela ETAren finantzaketarik. Bada, nahikoa da. Goazen”.
Auzia behin betiko ixteko eskatu du EAJk
Aniztasun politikoa, elkartzeko eskubidea, askatasun ideologikoa eta adierazpen askatasuna errespetatzeko eta, horrela, elkarbizitza demokratikoa ahalbidetzeko pausoak emateko eskatu dute jeltzaleek. Horretarako, 35/02 auzia behin betiko itxi eta auzipetuak kargugabetu beharko lituzketela esan du alderdi horrek. Dioenez, dena da ETA”-ren teoria ezin daiteke ezelako auziren oinarri izan, eta 35/02 sumarioan oinarritutako auziak inoiz ez duela oinarri juridiko-penalik izan. “Zuzenbidearekin zerikusirik ez duten arrazoi politikoak zeuden atzean”.
Amaiurrek, BNGk eta ERCk ere babesa adierazi diete 35/02ko auzipetuei, makroprozesuaren aurkako manifestua irakurriz.