
Kamiñazpiko mahaian metroak erosten
Lau mahai ipini zituen atzo Ondarroako Gure Esku Dagok: Kamiñazpin, alde zaharrean, Kantoipeko errebueltan eta Alamedan. Azken horretan bertsotan aritu ziren, giroa berotzen. “Ez da egon jende askorik kalean, baina gure helburuak lortu ditugu”, esan dute dinamikan ari diren herritarrek. “302 metro dauzkagu salduta, eta aste honetan Kantoipeko denda zabalik egongo da goiz eta arratsaldez, Bilboko La Casillan egingo den ekitaldi nazionalarako aterako den autobusean izena emateko zein metroak eta kamisetak erosteko”.