
Euskadiko Kopa aurrean hasi du Lekeitioko Dzanga Piragua Taldeko Kike Fernandezek. Kanoa luzeko modalitatean lehen postuan geratu zen bai Euskadiko Kopan bai eta Bizkaiko Txapelketan ere.
Maila handiko palistak batu zituen zapatuan Lekeitioko Isuntza hondartzan lehiatu zen Euskadiko Kopako lehen jardunaldiak. Besteak beste munduko txapelketan aurrean ibiltzen diren Edu Etxeberria, Odei Etxeberria, Txema Carreto, eta Ainhoa Tolosa palistak egon ziren. Eurekin batera aritu ziren baita Dzanga Piragua Taldeko sei palista ere.
Itsasoko baldintzak egokiak zirela ikusita, goiz eta arratsalde lehiatu zen txapelketa. 09:45ean sartu ziren Isuntza hondartzako uretan kategori eta modalitate desberdinetako parte hartzaileak eta 14 minutu izan zituzten sailkapenean aurrera egiteko. Eguerdian baina, marea behean zegoela eta, geldialdia egin zuten eta 16:00ak aldera jarraitu zuten txapelketarekin. Finalaurrekoak eta finala lehiatu ziren arratsaldean.

Euskadiko kopari dagokionez,
kayak laburren modalitatean hauek izan ziren irabazleak:
kadete mailan Hodei Crujeiras, junior mailan Odei Etxeberria, Masterretan Luis Abando, eta Open mailan Enara Ibarburu eta Edu Etxeberria.
Bizkaiko Txapelketan, berriz, hauek izan ziren nagusi:
Imanol Mokri kadeteetan, Luis Abando masterretan, eta Iranzu Zorzalbere eta Txema Carreto open mailan.
Kayak luzeetan, Kike Fernandez, Jon Aldatz eta Xanti Ubera geratu ziren lehen hirurak.