13:00etan eman zioten hasiera, zapatuan, Udabirra Fest jaialdiari. Oro har, herritarrek egun osoan mota desberdinetako zerbezak dastatzeko aukera eduki zutela jakin eragin dute jaian parte hartu zutenek. Tartean herrian, Etxezahar baserrian, egindako zerbeza ere egon zen. Txerri okela eta saltxitxak jateko aukera ere eduki zuten herritarrek. Horrela ba, zer jan eta zer edan egon zen.

Arta Nagusi dantza taldeko kideak.
Arratsaldean, 18:30ak bueltan, Arta Nagusi dantza taldeak emanaldia eskaini zuen eta ondoren Jokaldi taldeak erromeria antolatu zuen. Musikariek atsedenaldia hartzen zuten bitartean, frontoian batuta zeuden herritarrek jolasak egin zituzten. Batzuk jolas egiten zuten bitartean, beste batzuk berriro dantzan jarraitzeko indarrak hartu zituzten, okela janaz.
Jaia gauerdian amaitu zela esan dute herritarrek.