Martxoaren 29an Bilboko La Casillan egin du hitzordua Gure Esku Dagok. Ekitaldi
horretara joateko autobusak antolatuko dira dinamika martxan dauden herrietatik:
- Ondarroa: gaurtik hasi eta hilaren 28ra arte, Kantoipe errebueltako lokalean eskuratu ahal izango da autobuserako txartela, 11:00tatik 14.00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
- Mutriku: herriko okindegietan eta tabernetan eman ahal da autobuserako izena. “Komeni lehenbailehen izena emate, bigarren autobusik atera behar den edo ez ahalik eta azkarren jakiteko”, azaldu dute Mutrikuko Gure Esku Taldeko kideek.
- Markina-Xemein: egunean bertan autobusa 16:00etan irtengo da, autobus geltokitik. Izena emoteko azken eguna martxoaren 27a da. Horreratarako, herritarrek ondoko lekuetara joan beharko dute izena ematera: Sakris, Udaletxea eta Uhagon.
- Lekeitio: izena emateko herritarrek Gurzurmendi, Txiki Txoko, edo Eskolapeko lokalera joan beharko dute. Autobusak, zapatuan, Mandaskatik aterako da, 16:00etan. Izena emateko azken eguna, martxoak 28.