Iheslarien kolektiboak emango dituen urratsei "arnasa emateko" garaia dela aldarrikatu dute Ondarroan
Kontaketa partekatua Hartara, gatazkaren arrazoi politikoei eta ondorioei aterabidea emateko, garrantzitsutzat jo dute “kolektibo ezberdinek pairatu dituzten erasoen eta bizitako egoeren kontaketa modu partekatu batean egitea”, jendarte demokratiko berria eraikitzeko baldintza eta oinarria horiexek direla iritzita. Horrela bada, iheslariek estatu espainolaren zein frantsesaren eskutik jasandako askotariko erasoen inguruko egia jakitea ezinbestekoa dela adierazi du kolektiboak; era berean, urte hauetan bizi izan dutena eta beraien hautu politikoaren zergatiak euskal jendarte osoarekin partekatzeko nahia adierazi dute.
euskal jendarteari eta agintaritza politikoari dagokie iheslarien bizi duintasuna eta oinarrizko eskubideak ziurtatzeko neurriak hartzea”
“Euskal iheslarien kolektiboa anitza eta zabala da. Mendeetan ugariak izan dira arrazoi politikoengatik eta jazarpen errepresiboak bultzatuta Euskal Herritik ihes egin behar izan duten euskal herritarrak, baita ondarrutarrak ere”. Salatu dutenez, “errepresio estrategiak nazioartekotu direnetik” iheslarien kontrako jazarpena lurralde ezberdinetara zabaldu da, eta, ondorioz, gaur egun ia kontinente guztietan, estatu ugaritan, egoera juridiko ezberdinen baldintzapean dago iheslarien kolektiboa. “Euskal iheslariak gatazkaren konponbidearen aldeko sujetuak izan dira eta dira. Hortaz, Euskal Herriak pairatzen duen gatazkari irtenbide demokratikoa emateko ireki den prozesuari ekarpena egiteko prest azaldu dira, euskal herritar gehiagok arrazoi politikoengatik ihes egin beharrik izan ez dezan”. Ekarpen horregaz bat eginda, hasitako bide horretan, “herria arnasa izan” behar dela agertu dute Ondarroako herritarrek: “Iheslarien kolektiboak emango dituen urratsei arnasa emateko prest gaude Ondarroan”.