Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

‘Egun berri bat’ antzezlana estreinatuko du Iñaki Maruri ondarrutarrak apirilean

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Ondarroa
2014/03/28
Ondarrutarrak Egun berri bat antzezlana estreinatuko du apirilaren 6an Sopelanako Kurtzio aretoan. Antzezlanak neba galdu duen neska gazte baten istorioa kontatzen du. «Obrak heriotzaren inguruko gaiak umeei azaltzen laguntzen du», dio du Marurik. Bi aktore dira eszenan agertokira igoko direnak. Beste aktorea bideo proiekzioetan agertuko da. «Antzezlanak zuzeneko gure antzezpenak eta bideo proiekzioak uztartzen ditu», argitu du Marurik. I_AKI_MARURI___EGUN_BERRI_-2 Antzezlan berriaren proposamena telefono bidez egin ziotela azaldu du. «Proposamena egiteko deitu egin zidaten. Testua irakurri eta gero, baiezkoa eman nuen eta oso pozik nago. Eroso sentitzen naiz».
Ikusteko polita izateaz gain, ikuslegoarentzako antzezlana entretenigarria eta arina dela dio Marurik; kritika egileek ondarrutarraren lana naturala eta gertukoa dela diote
Eroso sentitze horretan, aktoreen eta zuzendarien arteko harreman ona azpimarratu du Marurik. «Entseguetan ordu asko ematen ditugu. Eta horrelakoetan, antzerkiko kideen arteko harreman ona funtsezkoa da. Gero, eszenan, nabaritu egiten da hori. Beraz, antzezlana ondo ateratzeko, harreman on hori ezinbestekoa da, gehienetan». Entseguak aipatuta, hilabetean, egunero, lau edo bost orduz entsegatzen ibili direla dio. Antzezlanaren mamia Antzezlanak heriotzaren gaia jorratzen du, umeei zuzenduta. Dena dela, antzezlana ume zein nagusiek ikusteko modukoa dela aurreratu du Marurik. «Entretenigarria da eta ikuslegoari arina egiten zaio». Hori jendaurreko entseguan ikusi zuten. Izan ere, estreinaldia apirilaren 6an egingo badute ere, aurretik, martxoaren 16an, jendaurreko entsegua egin zuten, Zaratamon. «Umeak eta nagusiak egon ziren saio hartan. Eta alde batekoak zein bestekoak ikusitakoagaz gustura geratu ziren». I_AKI_MARURI___EGUN_BERRI_ Orokorrean, 45-50 minutuko saioa dela esan du Marurik. «Ikusteko polita dela deritzot». Kritikari dagokionez, jendaurreko entseguan egon ziren adituen esanetan, antzezlana «ausarta da, oso. Eta gidoia oso ona da». Maruriri dagokionez, bere lana «naturala eta gertukoa» dela esan du Miryan Irastorza kritika egileak. Fitxa artistikoa Gidoia eta zuzendaritza. Galder Perez. Aktoreak eszenan. Olatz Ganboa eta Iñaki Maruri. Aktorea bideoan. Koldo Olabarri. Ilustrazioak. A. Magaldi. Interfaze, animazioen diseinua, mapping eta programazio generatiboa. Social sound. Soinuaren diseinua eta ekoizpena. Fabian Morales. Ekoizpena. Eidabe. Dekoratuaren diseinua eta ekoizpena. Alfonso Romero. Argiztapena. John Luhman. Bideoan grabaketa eta ekoizpena. Fabian Morales eta Galder Perez.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.