Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Emozioak askatu, papera eginez

Lea-Artibai eta Mutriku
2014/03/28
IMG-20140327-WA0000 Herri bibliotekako lehioak paperez beteta egon dira egunotan. Bakoitza era batekoa, bakoitza berezia. Kolore desberdinekin, irudiez beteta edo txuri, zapatuan egin zituzten, eskuak uretan sartu eta masa egiten aritu ziren ume eta nagusiak plazabarripean. Oihal eta arropa zaharren zatitxoekin egin zuten papera, Margaret Mahan eta Drew Matott-en gidaritzapean. Hotza egin zuen baina «gustura» ibili ziren umeak. Eguaztenean batu zuten euren lana, herri bibliotekako lehioetan sikatu zen papera. Papera egiteko zuhaitzak erabiltzen hasi aurretik oihalak erabiltzen ziren. Oihalak erabiltzeko ohitura hori berreskuratu dute Margaret Mahan eta Drew Matott estatu batuarrek. Lihoa eta algodoia behar dira papera egiteko. Edozein erropak balio du, baina zenbat eta liho edo algodoi gehiago izan paper hobea ateratzen da. «Gaur egun erabiltzen dugun arropak poliester asko darama, baina bateren batek beste era bateko arropa ekarriz gero guk zelulosa gehiago sartzen diogu», argitu du Margaret Mahanek. Tailer bakoitzean egiten duten papera katalogoetan gordetzen dute errezeta bertan idatzita, eta gero, Yaleko unibertsitateko liburutegira bidaltzen dute. «Parte hartzaile bakoitzari bere paperik txarrena eskatzen diogu eta gorde egiten ditugu guztiak», zehaztu du Mahanek. Markina-Xemeinen egindakoa ere gorde zuten, eta katalogoa egingo dute berarekin. Peace Paper Project Drew Matott 1998an hasi zen papera egiten, arte grafikoak ikasten zebilenean. Bere paper propioa egiten hasi zen materialeagaz beragaz ere erlazio bat edukitzeko. Zeraman erropak istorio bat gordetzen zuela pentsatu zuen eta hori paper bihurtuz gero paperak ere istorio bat izango lukeela. Horrela tailer bat jarri zuen abian. «Nik bere tailerrean ikasi nuen ikasle nintzenean eta graduatu ondoren biok Peace Paper Project (Bakearen Paperaren Proiektua) sortu genuen», azaldu du Margaret Mahanek. 2011tik bidaiatzen dabiltza eskuz egindako paperaren prosezua irakatsiz. Baina proiektua oraindik haratago doa. Paperaren tailerra terapia emateko bide bat bihurtu dute. Esperientzia txar bat izan duen jendeak esperientzia horregaz lotzen duen erropa paper bihurtu dezake, zer edo zer positibo bihurtuz. «AEBn gaur egun arteari lotutako terapiak interes handia sortu dute. Medikuntza orokorretik kanpo dauden terapiak dira», diote. Prostituziotik atera zituzten andra eta neskatileri tailerra ematera joan zen Drew Matott Indiara. Horretarako makina eramangarria prestatu zuten, eta orain makina hori motxilan, leku batetik bestera bidaiatzen dute tailerra emanez. AEBn zehar, Turkian, Alemanian, Irlandan, Ingalaterran, Eskozian, Kosovon, eta Sarajevon egon dira besteak beste. Orain, Poloniara joatea da euren asmoa, Auschwitz-en dagoen Bakearen Museora. Kontzentrazio eremuaren inguruan daudean landareekin papera egin nahi dute bertan. IRA-ko borrokalari ohiekin, gudetako beteranoekin, Londresko metroko atentatuan bizirik atera zirenekin, genero indarkeria jasandako emakumeekin…Era askotako sufrimendua jasan duteneri emozioak bideratzen laguntzera joaten dira. «Prozesuan sinisten dugu eta tailerrak beti positiboak izaten dira» dio Mahanek. «Papera dute eta zer edo zer aldatzen da eurengan». Traumak dituen jendeagaz behar egiten dute doazen lekuetako elkarteekin elkarlanean. «Tailerra egin ostean, aste betera, hutsunea sentitu dezakete tailerrean parte hartu dutenek, horregatik goazen lekuko elkarte edo arte terapian behar egin nahi duten artistekin kontaktuan egoten gara gu joan ondoren lanean jarraitu ahal izateko». Papera siku dagoenean, paper horrekin zer egingo den erabakitzen da, jarraipen bat izaten du. AEBn beteranoen ospitale batean behar egiten dute, arte terapistarekin batera. Bertan euren lanak izan duen eragina ikus dezakete, beharra egin duten pertsonen jarraipena ikusi. «Hasieran drogekin edo alkoholagaz arazoa zuten pertsonekin behar egiten genuen, eta jende hori beste talde batzuetara ere etorri izan da papera egitera esperientzia gustuko dutelako». IMG-20140327-WA0005 Prozesua Terapiak horren erantzun ona izatearen arrazoietako bat prozesua erraza izatea dela uste dute. «Pausu batzuk jarraitzea besterik ez da behar». Tela ebaki behar da lehenengo zati txikietan. «Londresen, gudari ohiekin beharrean, gizon batzuk zeuden bakarrik tela ebaki zutenak. Ez zuten besterik egin nahi izan tela ebakitzea baino. Baina ekimen hori nahikoa izan zen beraientzat». Arazo bat izango dut esan zion Margaret Mahaneri euretako batek. «Etxera joan eta kortinak ebaten hasiko naiz». Oihalak ebaki ondoren makinan jartzen dira, harraska holandarrean, eta 15 minutu ondoren masara aldatzen dira, masa egindakoan, ontzia uragaz bete eta nahastu egiten da. Molde bat erabiltzen dute orri forma emateko. Segundu batzuk behar dira horretarako. Ondoren, prentsatu eta sikatzen uzten da. Markina-Xemeinen irudiak ere jarri zituzten: dantzariak, lauburua, Euskal Herriko mapa… Markina-Xemeingoa baina, ez zen terapia bat izan, jaia baizik. «Papera eginez, ondo pasatzeko aukera bat». Margaret Mahan, emozionatuta egon zen tailerrean, bere aita markina-xemeindarra delako: AEBra zesta-puntan jokatzera joan zen Roberto Gerenabarrena. Eta bere alabari ilusioa egiten zion frontoi alboan papera egiteak. Harraska bizikletarekin mugitu zuten eta auto azpian prentsatu. Papera Margaret Mahan eta Drew Mattot AEBtan daude jada. Astelehenean hartu zuten hegazkina eta atzo bertan eduki zuten lehen tailerra. Genero indarkeriaren kontrako proiektu batean parte hartuko dute, eta jendeak bere barruko arropa aldatuko du paperera. Gero, Texasera joango dira hiru asterako. Landara inbaditzaileak batu eta paper bihurtuko dituzte. Papera saldu ere egiten dute. Londresko joko olinpikoetan parte hartzen zuten herrialdeetako poetek olerki bat idatzi zuten euren hizkuntzan eta proiektu horretarako papera eurak biak egin zuten. Gaur egun proiektu hori munduan zehar bidaiatzen ari da erakusketa ibiltarian. «Chicagora joaten garenean bertan egongo da». Horretaz gainera, proiektu pertsonalak ere egiten dituzte. Arte liburuak, grabatuak… Margaret Mahanek filologia ingelesa ikasi zuen eta ez zuen imajinatu ere egiten artea egingo zuenik. «Niretzako aldaketa handia izan zen. Nik idaztea uste nuen, baina konfidantza izan nuen eta zer edo zer berria sortu. Orain, nire poemak idazten ditut nire paperaren gainean. Oso berezia da». Drew Mattot-eri paper handiak egitea gustatzen zaio eta horretarako molde handiak dituzte. Nepalen estiloan egiten dute papera erreketan edo itsasoan. Eskoziako Ipar Itsasoan egin zuen hori adibidez. Neoprenoekin sartu ziren itsasora, masa uretan egin eta paper handi bat sortu zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.