Eguenean, 19:00etan Uhagon kulturgunean Tomas Urzainqui abokatu eta historiagile nafarrak
Erabakitzeko eskubidea eta libertatearen foruak hitzaldia eskainiko du;
barikuan, berriz, Jainko Txiki eta jostalari hura ikuskizuna egongo da
22:00etan Uhagon kulturgunean.
Jainko txiki eta jostalari hura multimedia ikuskizunak Kirmen Uribe idazlearen olerkiak, Mikel Urdangarinen, Rafa Ruedaren eta Bingen Mendizabalen musika, eta Mikel Valverderen irudiak konbinatzen ditu. Poesia eta musika uztartzen dira lan horretan, sotiltasunez, eta emaitza ikuskizun indartsua, eraginkorra eta guztiz liluragarria da. Lana azaroaren 21ean aurkeztu zuten New Yorkeko Poisson Rouge aretoan, eta azken emanaldiekin dabiltza orain.