Enpresetako baten horman zuloa egin dute lapurrek barrura sartzeko
Hain zuzen ere, Okamika industrialdeko
Joibar eta Kaulabak enpresetan ostu dute lapurrek. Ertzaintzak eta Okamika industrialdeko arduradunek jakitera eman dutenez, goizealdean egin dira lapurretak. Antza denez, diru bila ibili dira industrialdeko hainbat enpresetan.
Ertzaintzak hainbat ikerketa ireki ditu lapurretekin zerikusia dutenak aurkitzeko.
“03:45ean Joibar enpresatik deitu digute.
Sarrerako atea indarrez zabalduta eta barruan lapurrak sartu direla salatzeko deitu digute”, azaldu dute Herrizaingo Sailetik. Barruan sartu direnek dena erabat nahastuta utzi dute. “Antza denez, diru bila ibili dira”, gaineratu dute Okamikako Industrialdetik.
Joibar enpresan sartzean gain, Kaulabak enpresatik ere antzerako dei bat jaso dute ertzainek. “Enpresako kideak beharrera sartu direnean, 06:30ean, enpresa honetatik lapurrak sartu direnaren deia jaso dugu”. Hemen ere, antza denez, lapurrak han eta hemen mihaka ibili dira, eta dena hankaz gora utzi dute.
Bi enpresa horietan sartzeaz gain, Erabil eta Burdingai enpresetan ere sartzen saiatu dira. Ertzainen arabera, ateek kalteak jaso dituzte.